Athletic Clubek Aterpe programa aurkeztu dio Sira Rego Gazteria eta Haurtzaroko ministroari

Athletic Clubek Aterpe programa aurkeztu dio Sira Rego Gazteria eta Haurtzaroko ministroari

San Mamesen ospatutako topaketa instituzionalak Klubak haur eta nerabeei kirolean ingurune segurua emateko eta bermatzeko egindako lana balioesten du

       Sira Rego Espainiako Gobernuko Gazteria eta Haurtzaroko ministroa San Mamesen izan da asteazken honetan, Athletic Clubek 2019an abian jarri zuen haur eta nerabeak babesteko Aterpe programa bertatik bertara ezagutzeko. LaLigan aitzindaria izan den programa honek aintzatespen ugari jaso ditu azken urteotan, eta horien artean azpimarratzekoa da UEFAk UEFA Grassroots Awards Oinarri-Futboleko sarien barruan ematen duen 2021-22 denboraldiko Europako klub profesional onenaren saria. Rocio Ybarra, Aterpeko arduraduna, arduratu da Sira Rego ministroari Athletic Clubek haur eta nerabeei kirola egiteko ingurune segurua emateko eta bermatzeko egindako lana azaltzeaz.

Rocio Ybarrarekin batera, Athletic Cluben izenean, Nerea Ortiz presidenteordeak, Jon Salinas batzordekideak, Jon Berasategi zuzendari nagusiak, Juanma de Sosa zuzendari legalak eta Sergio Navarro Harrobiko zuzendariak harrera egin diote ministroari. Era berean, Sira Rego ministroari GaraTHuz futbolariaren prestakuntza integralerako programa aurkezteko balio izan du topaketa instituzionalak. Proiektu horrek hezkuntza globalean jartzen du arreta, eta Aterpe programari eta Athletic Clubek komunitateari eta guztion onurari lotuta sustatzen dituen balioei estuki lotuta dago.