- Hasiera
- Athletic On
- Aterpe Programa
Aterpe programa
Sarrera
Kirol arloan haurrentzako espazio seguruak sortu eta bermatzea kirol erakunde guztiek aurre egin beharreko erronka da.
Kirol arloan haurrentzako espazio seguruak sortu eta bermatzea kirol erakunde guztiek aurre egin beharreko erronka da.
Athletic Club erakundeak beti eduki du gai hori kontuan bere eguneroko lanean, baina orain harago joan nahi izan du haurren babesaren arloan, eta ATERPE proiektua sortu du. Politika horren barruan sartuko lirateke klubak arlo horretan burututako ekintza guztiak, langile guztiek ezagutu eta errespetatu beharrekoak.
Gainera, klubaren barruan Haurren Babeserako Arduradunaren figura izanik, lana sistematizatzeko oinarriak finkatu dira, eta haurren babeserako politika integral bat lortuko dugu. Horren barruan sartuko dira prebentzio elementuak, prestakuntza eta jarduera protokoloak, betiere, erakundeko haurren ongizatea helburu izanik.
Figura berritzailea da nazio mailako futbol eta kirol programaren barruan. Ligako klub batek ere ez dauka oraindik, eta nazioarte mailan ere oso gutxi dira figura hori ezarrita daukatenak. Erakundearen proiektuetan (ez soilik oinarri futbolean, baita Fundazioan, Kanpo Proiektuan eta hitzartutako klubetan ere) parte hartzen duten haurrekiko erantzukizun instituzionala argi adierazten du.
Esperientzia berritzailea da eta kirolaren eremuan haurren babes integrala lortzeko bidea izan daiteke.
- Aterpe
Athletic Clubek bat egin du Haurren Munduko Egunarekin
- Aterpe
Athletic Clubentzat saria, haurrak babesteko programa dela eta
- Aterpe
Athletic Club, haurren babesean erreferentea Europan
- Kluba
Rocio Ybarra, Aterpe-ko arduradun berria
- Kluba
Aterpek kirolean sextortsioaren aurkako kontzientzia sortu nahi du
- Fundazioa
Helburua: Kirolean haurren aurkako indarkeria GELDITZEA
- Fundazioa
Athletic Clubek Ukrainako gerrako errefuxiatu adingabeei laguntza eskaini die
- Kluba
UEFAk oinarrizko futboleko klub profesional onena izendatu du Athletic Club
- Fundazioa
Fundazioak aholkuak eman dizkie San Mamesen erakundeei, entitateei eta klubei
- Kluba
Athletic Clubek Argentinako Haurtzaroaren Hilabetean parte hartuko du
- Fundazioa
Fundazioa eta Kirol Kontseilu Gorena, haurtzaroa babestuz
- Kluba
Athletic Club eta Save The Children, elkarlanean
- Kluba
Haurrak Babesteko I. Aste Iberoamerikarraren arrakasta
- Lezama
Kontzientziazio-jardunaldiak: Internet, mugikorrak eta sare sozialak
- Fundazioa
Athletic, International Safeguards for Children in Sport elkartearen kidea
- Fundazioa
Athleticek ‘San Mamesen Adierazpena’ kaleratu du Kirolaren Europako Astean
- Lezama
Aterpe programa eta ‘Think’ proiektua Cyberbulling-en aurka batu dira
- Kluba
Aterpe egitasmoa, Eusko Legebiltzarrean
Helburuak
Printzipioak
Oinarrizko printzipioak finkatzeko, kirol arloan haurrak babestearen inguruan nazioarteko hainbat taldek emandako gomendioak eta legeria hartu dira aintzat:
- EU Work Plan for Sport 2014-17.
- The International Charter of Physical Education, Physical Activity and Sports of UNESCO (1978), the last review of which is dated November 2015.
- The International Olympic Committee, Executive Commission, Consensus Statement on Sexual Harassment and Abuse dated February 2007.
- Atleta gazteak babestu eta kirol arloan haurren eskubideak errespetatzearen inguruko gomendioa, Europako Batzordearen Gobernantza Onerako Taldearen eskutik (2016ko uztaila).
- Nazioarteko Batzorde Olinpikoak honakoen inguruan egindako adierazpena: Mina eta abusua (istripu bidezkoa ez den indarkeria) kirolean.
- Nazioarteko Federazio eta Batzorde Olinpikoentzako Gida, kirol arloan egon daitekeen abusu eta kaltearen aurrean kirolariak babesteko politikak sortu eta ezartzeko.
- Adingabeentzako Nazioarteko Babes neurriak, Haurtzaroaren Kirol arloko Nazioarteko Taldearenak. Beyond Sport Summit 2014.
- Haur guztiek daukate beren genero, arraza, sexu orientazio edo sinesmenak direla eta gertatzen den edozein diskriminazioren aurrean babesa jasotzeko eskubidea.
- Haurra eta bere ongizatea dira funtsezkoena.
- Prebentzioaren aldeko apustua.
- Etengabeko prestakuntza.
- Legea errespetatzea eta betetzeko eskatzea (sexu-deliturik eza frogatzeko ziurtagiria eskatzea).
- Errespetuaren kultura. Klubeko langileek gutxieneko estandar batzuk eta jokabide kode bat jarraitu beharko dituzte, eta horren barruan dago haurren eskubideak errespetatzea.
- Komunikazio egokia: Gure erakundeak zehaztutako pertsonen babesgabetasunaren berri emateko bide egokiak ezartzea.
- Konpromiso instituzionala: Haurren Babeserako arduradun bat egotea Klubean, Arreta Osoa emateko Departamenduaren barruan.
- Babesgabetasun kasuetan erantzun egokia ematea. Edozein babesgabetasun egoeraren susmo edo ebidentziarik izatekotan, serio hartuko da eta dagokion moduan erantzungo da.
- Parte-hartzea
Kontaktua
- Telefonoa
- E-posta
- Nola iritsi
Ibaigane Jauregia, Mazarredo Zumarkalea, 23. 48009 Bilbo.