"Proba zoragarria da datorkigunari begira"

"Proba zoragarria da datorkigunari begira"

Unai Simonek Real Madriden aurkako partidak Kopako finalerako ondo prestatuko dituela uste du

Unai Simon Athletic Clubeko atezainak agerraldia egin du lehoiek igandean Santiago Bernabeun 21:00etatik aurrera Real Madriden aurka jokatuko duten norgehiagokaren atarian: "Irabazteko helburuarekin joan behar dugu, eta gai gara. Proba zoragarria da datorren astean datorkigunari begira".

Kopako finaletik astebetera, atezain zuri-gorriak badaki zein garrantzitsua den hitzordu hori, baina berehalakoan jartzen du arreta: "Athleticetik kanpo agian ez da ulertzen, baina bideraezina da pentsatzea norbaitek Championsen sartzea nahiago duela Kopa irabaztea baino. Txapelketa honek mugiarazten ditu gure zaletu guztiak, Bilbo osoa, gure jende guztia, eta horrek eragiten digu ilusioz beteta egotea. Beti da motibagarria Bernabeura joatea eta hiru puntuak eskuratzea. Asteartean bertan jokatzeko zortea izan nuen eta ikusgarria da".