Partida Aurrekoa: Athletic Club-RCD Mallorca (Kopako finala)

Partida Aurrekoa: Athletic Club-RCD Mallorca (Kopako finala)

Lehoiak eta bermelloiak, titulua altxatzeko irrikaz, aurrez aurre Estadio de La Cartujan

Iritsi da eguna. Dena edo ezer ez. Gaur gauean erabakiko da 2023/24 Kopako txapelduna. Athletic Clubek RCD Mallorcaren aurka jokatuko du Estadio de La Cartujan txapelketa honetako bere hogeita bosgarren tituluaren bila.

Lehoiek arrakastaz amaitu nahi dute KO txapelketaren aurtengo edizioa eta, horretarako, Andaluziako hiriburuan zalego zuri-gorri leialaren babesa izango dute, baina Bilbo, Bizkaia eta munduko toki guztietatik ere sentiaraziko dituzte animoak.

Partidako buletin ofiziala

Gozatu Mallorcaren aurkako Kopako finalaren aurreko argitalpen digitalaz

Deialdia

Teknikari zuri-gorriak bere jokalari guztiak deitu ditu hitzordu berezi honetarako. Lehen taldeko 24futbolariek , gehi txapelketan zehar protagonismoa izan duten Egiluz eta Jauregizar filialekoek, osatzen dute zerrenda.

Valverde & Muniain

Errepasatu hemen Ernesto Valverdek eta Iker Muniainek Kopako finalaren aurretik egindako adierazpenak.

Aurkaria

1916an sortua, Balear Uharteetako klub zaharrenaren aurka borrokatuko dugu garaikur preziatu honegatik. Lehen urte gorabeheratsuen ondoren, LaLigan 30 urtez lehiatzea lortu du. 1997/98 denboraldian bere mailarik onena berreskuratu zuen eta jarraian 16 ikastaro egin zituen kategoria gorenean. Zalantzarik gabe, harrezkero iritsi dira bere urterik onenak. Igo berritan, bosgarren bukatu zuen eta bi aldiz (1998/99 eta 2000/01) hirugarren postua erdietsi zuen, horrela Txapeldunen Liga jokatzeko sailkatu zelarik. RCD Mallorcak Kopa bat du (2002/2003) bere palmaresean, eta nazioarteko txapelketako final bat ere jokatu du: 98/99 denboraldian Errekopako finala galdu zuen 1-2 Italiako Lazioren aurka.

Gaur dagokigun torneoan bilbotarren eta mallorcarren arteko lehiei dagokienez, hau da bien arteko lehen finala. Orain arte, partiden balantzea honako hau da: hiru garaipen, berdinketa bat eta bi porrot, zazpi gol alde eta bost kontra. Azken aurrekaria ere gure aldekoa da, 2011/12 denboraldiko final-laurdenetako kanporaketako bi neurketetan gainditu genituelako.

Athleticzaleak munduan barrena

Zauden lekuan zaudela, ziurtatu zaitez gure Athleticen norgehiagoka ez galtzeaz.