Gurekin ez daudenen oroimenean

Gurekin ez daudenen oroimenean

Gabarra San Mames parean geldituko da txapeldunek Itsasadarrean petaloak bota ditzaten aurreko belaunaldietako athleticzaleak omentzeko

Familia-ospakizun orotan, eta zenbat eta handiagoa izan alaitasuna, orduan eta arrazoi handiagoz, une bat egon behar da gurekin ez daudenen oroimena errespetatzeko. Athletic bezalako klub batean, belaunaldien arteko transmisioa, #EzDadilaHariaEten leloa, ezinbestekoa da eta, horrekin batera, Athletic txapeldun bat berriz ikusteko aukerarik gabe hil ziren athleticzale guztiak omentzeko ekitaldia egitea betebeharra da.

Horregatik, Gabarra une batez San Mames parean geldituko da eta, lehoi txapeldunek aurreko belaunaldiak omendu ditzaten, arrosa gorri eta zuriz betetako petaloak botako dituzte. Keinu xumea, baina esanahi handikoa athleticzale familiarentzat. Gauzak horrela, milaka zalek thletic sentimendua erakutsi dieten maiteak gogoratzeko aukera izango dute. Lortutakoa, haientzat ere bada. Kateak bizirik dirau. Haria ez da eten.