Partida Aurrekoa: Athletic Club-Villarreal CF (LaLiga 31. J)

Partida Aurrekoa: Athletic Club-Villarreal CF (LaLiga 31. J)

Kopako txapeldunak, Txapeldunen Ligako postuetarako lehian murgilduta, urpekari horia hartuko du

Hogeita bosgarren Koparen pozaren ostean, Athleticek LaLigari ekingo dio berriro Villarreal CF-ren bisitarekin. Txapeldunen Ligako postuetara iristeko aukera dagoen bitartean, talde honek ez du amore emango. Horretarako, talde zuri-gorriak Marcelinok zuzentzen duen Villarreal gainditu beharko du gaur, azken bost neurketetan lau garaipen lortu dituen taldea.

Buletin ofiziala ikusi hemen.

Deialdia

Entrenatzaile zuri-gorriak 24 jokalari deitu ditu urpekari horiaren aurka jokatzeko. Ruiz de Galarretak partida bateko zigorra beteko du txartel pilaketagatik. 

Valverde



Errepasatu hemen Ernesto Valverdek LaLigako 31. jardunaldiko partidaren atarian egindako adierazpenak.

Aurkaria

1923ko martxoaren 10ean sortua, Villarreal CF taldeak 1998/99 denboraldian egin zuen debuta Lehen Mailan. Denboraldi horretan behera egin zuen, baina hurrengo denboraldian itzuli zen eta beste hamabi urte egin zituen maila gorenean, 2011/12an berriro jaitsi eta urtebete geroago igo zen arte. Ordutik, urpekari horiak maila gorenean jokatu du, 24 denboraldi eta sailkapen onena 2007/08 urtean izan zen. Estadio de La Ceramica zelaian jokatzen ditu etxeko partidak, 23.500 ikuslerentzako edukiarekin.

Gaur egun, Marcelinok aulkitik zuzentzen duen taldea sailkapeneko hamargarren postuan dago 38 punturekin, Europarako txartela emango lukeen zazpigarren postutik sei puntura. Talde horiak emaitza bolada ona du, ligako azken bost partidetan lau garaipen lortu baititu.

Estatistikak

1998/99 denboraldian LaLigan lehen aldiz jokatu zutenetik, Athletic Clubek eta Villarreal CFk 47 partida jokatu dituzte guztira, 14 garaipen, 15 berdinketa eta 18 porrotekin.
 

San Mamesen jokatutako 23 partidei dagokienez, Athleticek hamar garaipen, zazpi berdinketa eta sei porrot pilatu ditu.


Bi taldeek Katedralean jokatu dituzten azken bost neurketetan zuri-gorriek hiru garaipen, berdinketa bat eta porrot bat lortu dituzte.

Kontsulta itzazu estatistika osoak Villarreal CF taldearen aurka.

Athleticzaleak munduan zehar

Zauden lekuan zaudela, ziurtatu ez duzula gure Athleticen partida galduko.