Partida Aurrekoa: Athletic Club-Granada CF (LaLiga 32. J)

Partida Aurrekoa: Athletic Club-Granada CF (LaLiga 32. J)

Athletic Clubek Europako lasterketari begira talde andaluziarraren aurka hiru puntu garrantzitsu lortzeko helburuarekin irekiko du jardunaldia

Athletic Clubek hasiera eman dio LaLigako 32. jardunaldiari. Gutxiago falta da txapelketaren amaiera iristeko eta lehoiek garaipena behar dute Txapeldunen Ligako postuetan sartzeko aukerak azkartzeko. Ernesto Valverderen jokalariek, helburutik ez aldentzeko, Granada CF mendean hartu beharko dute, ia ezinezkoa den salbazioari heldu ahal izateko.

Partidako buletinaz gozatu. 


Deialdia


Entrenatzaile zuri-gorriak 24 jokalari deitu ditu Granada CFren aurka jokatzeko. Yeray, behin arazo fisikoak gaindituta, eta Ruiz de Galarreta, zigorra bete ostean, zerrendara itzuli dira


Valverde



Errepasatu hemen Ernesto Valverdek LaLigako 32. jardunaldiko partidaren atarian egindako adierazpenak.


Aurkaria

1931. urtean sortu zen, Club Recreativo Granada izenarekin. 1940an talde filiala izatera pasa zen eta Granada Futbol Kluba sortu zen lehen talde bezala. Los Carmenes futbol zelaian jokatzen zituzten euren partidak, 22.000 pertsona zutik egoteko edukierarekin, baina XX. mendeko azken hamarkadan saldu egin behar izan zuten taldearen zorra onbideratzeko. Granada Granadako udal futbol zelaian jokatzera pasa zen, eta Estadio Nuevo Los Carmenes izena hartu zuen. 1941/42 denboraldian, Granadako taldeak debuta egin zuen Lehen Mailan, eta ordutik 27 denboraldi jokatu ditu maila gorenean.

Denboraldi honetan igo berritan, Granadak ez du egoera erraza kirol mailan. LaLigako azken-aurreko postuan dago, hamazazpi puntu eta hiru garaipenekin, azkena aurreko jardunaldian azkena lortuta, Deportivo Alavesen aurka, etxean. Paco Lopez eta Alexander Medina uruguaitarra kargutik kendu ondoren, José Ramón Sandoval da denboraldi honetan taldearen ardura hartzen duen hirugarren entrenatzailea.

Granada une honetan salbaziotik hamaika puntura dago. 



Estatistikak

1941/42 denboraldian LaLigan lehen aldiz jokatu zutenetik, Granadak eta Athleticek 53 partida jokatu dituzte maila gorenean, eta lehoiek balantze positiboa izan dute: 26 garaipen, 13 berdinketa eta 14 porrot.



San Mamesen jokatutako 26 partidei dagokienez, Athleticek hogei garaipen, hiru berdinketa eta hiru porrot pilatu ditu.


Bi taldeek Katedralean jokatu dituzten azken bost norgehiagoketan talde zuri-gorriak hiru garaipen eta bi berdinketa lortu ditu.


Kontsulta itzazu estatistika osoak Granada CF taldearen aurka.

Athleticzaleak munduan zehar

Zauden lekuan zaudela, ziurtatu ez duzula gure Athleticen partida galduko.