Unai Simon, Vivian eta Nico Williams, Espainiako selekzioaren zerrendan Eurokoparako

Unai Simon, Vivian eta Nico Williams, Espainiako selekzioaren zerrendan Eurokoparako

Luis de la Fuentek Athletic Clubeko atezaina, atzelaria eta aurrelaria deitu ditu uda honetan txapelketa kontinentalaren azken fasea jokatzeko

Unai Simon, Dani Vivian eta Nico Williams Luis de la Fuenteren deialdian sartu dira 2024ko Eurokopako azken fasea jokatzeko.

Futbolari zuri-gorriak Las Rozasen kontzentratuko dira datorren larunbateean, ekainaren 1ean. Bi lagunarteko jokatuko dituzte ekainaren 5ean eta 8an Andorra eta Ipar Irlandaren aurka, hurrenez hurren, Alemaniara bidaiatu aurretik. Hasierako zerrenda 29 kidek osatzen dute, beraz, txapelketa hasi aurretik hiru kanpoan gelditu beharko dira.

Multzoen fasean, Kroaziarekin neurtuko dituzte indarrak hilaren 15ean, hilaren 20an Italiaren aurka lehiatuko dira, eta hilaren 24an Albaniaren kontra.

Iribar, ekitaldian

Jose Angel Iribar Federazioaren egoitzan egon da hautatzailearekin batera 1964an Europako txapeldun izendatu zen taldearen ordezkari gisa. Txopori Athletic Clubek osatu duen denboraldi itzelaren inguruan galdetu diote, 40 urte geroago Kopako titulua lortu eta Europa Leagueko hurrengo ediziora sailkatu ostean: "Poz handia da eta topera ospatzen ari gara".

Gainera, Unai Simon bere homologoarentzat laudoriozko hitzak izan ditu: "Zamora saria irabazi berri du, denboraldi bikaina egin du eta zalantzarik gabe Eurokopa honetan garrantzitsua izango da. Proiekzio handia dauka eta finkatzen ari da. Oso pozik gaude atezainekin".