“Pacho” Maturana Thinking 2024ean izango da
“Pacho” Maturana Thinking 2024ean izango da
Asteazkenean, hilaren 20an, Sala BBK aretoan, futbolari eta entrenatzaile ohi kolonbiarrak ‘Colombia: Camino a la gloria’ filmaren zineforumean parte hartuko du
Francisco “Pacho” Maturana, Kolonbiako futbolaren historian eragin handiena izan duen pertsonaietako bat, Thinking Footbal 2024 edizio berrian izango da. Francisco "Pacho" Maturana, Kolonbiako futbolaren historian eragin handiena izan duen pertsonaietako bat, Thinking Football 2024ko gonbidatu handienetako bat izango da. Maturanak Luis Arak zuzendutako "Colombia: Camino a la gloria" filmaren zineforumean parte hartuko du. Filma datorren asteazkenean, azaroak 20, izango da ikusgai, 20:00etan, Sala BBK aretoan. Zineforumerako sarrerak agortuta daude, baina beste proiekzio batzuei buruz kontsulta egin dezakezu HEMEN.
Dokumental hau, ViX streaming zerbitzuaren produktu originala dena, 1994 eta 2001 urteen artean gertatutakoa kontatzen du, Kolonbiako futbolak garaipen sorta handia lortu zuen garaia. Luis Ara zuzendariak futbol kolonbiarraren uneak gogora ekartzeaz gain, 90eko hamarkadako Kolonbiako konplexutasun politiko eta sozialaren inguruan ere hitz egiten du. Kanpo presioek eta kolonbiako mafiaren mehatxu larriek selekzioa hankaz gora jarri zuten Amerikako Estatu Batuetan, eta Andres Escobar defentsa gaztearen hilketarekin amaitu zen guztia. Kolonbiako futbolaren izen mitikoak diren Francisco Maturana, Victor Aristizabal, Adolfo Valencia, Carlos Valderrama, Gabriel Gómez, Andrés Orozco, Mauricio Molina, Óscar Córdoba edo Mario Yepesek, kontatzen dute nola herri eta talde batek bat egin zuen bere selekzio nazionalaren ametsari jarraituz, eta nola futbolak bakea ekarri zuen gatazka handiko garaietan.