
"Aste bizi eta gogorraren ostean, puntuak zapore ona du"
"Aste bizi eta gogorraren ostean, puntuak zapore ona du"
Ernesto Valverdek taldearen erresilientzia azpimarratu du Betisen golak birritan berdindu ondoren Benito Villamarinen
"Behetik doanak eta berdintzen duenak aho-zapore hobea hartzen du. Ondo altxatu gara eta lortu dugun puntuak, izan dugun aste gogorra kontuan hartuta, zapore ona du". Berdinketa etxetik kanpo, arerio handi baten aurka. Athleticek eta Real Betisek puntuak banatu zituzten Benito Villamarinen, estrategia jokaldiek lehoiei fruitua eman zien partida batean. Bi golak geldikako jokaldietan iritsi ziren. Ernesto Valverdek positiboki baloratu zuen jokoaren alderdi hori: "Hobetzen ari gara. Modu batean irabazterik ez badago, beste modu batzuetan saiatu behar dugu".
Athleticek puntuak batzen jarraitzen du. Ez du urriaren 6az geroztik LaLigan porrotik jaso: "Ez dugu borrokari ihes egiten eta zelai zail batean eta irabazten zaila den talde baten aurka ederto ibili gara. Emaitza alde batera utzita, taldean garenak gara, eta irteten den edonork dena ematen duela bermatzen dugu, hobeto edo okerrago. Horretan oso fidagarriak gara".
Erlazionatutako partidak
Real Betis - Athletic Club


