
De Marcosek jokatutako partidatan Muniain berdindu du
De Marcosek jokatutako partidatan Muniain berdindu du
Gure kapitainak ezker puntaerdiak kamiseta zuri-gorriarekin ezarritako 560 neurketen marka berdindu du
Oscar De Marcosek, Iker Muniain jokalari historikoa berdindu du gaur Athletic Clubeko kamisetarekin jokatutako partiden rankingean. RCD Espanyol taldearen aurkako norgehiagoka honek Athletic Clubeko kapitainaren 560.na suposatzen du. Hain zuzen ere, LaLigako 428 neurketa, 53 Kopan, 8 Superkopan eta 71 Europan (63 Europa Leaguean eta 8 Txapeldunen Ligan) jokatu ditu. Orain, nafarrarekin batera, bere bizitzako taldean neurketa gehien jokatu dituen bigarren jokalaria bilakatu da.
Guardiakoak 16 denboralditan lortu du kopuru mitiko hori, eta horrek jokalari arabarrak urte hauetan guztietan taldean izan duen garrantziaz eta denboraldi bakoitzean pilatu dituen partiden zama handiaz hitz egiten du.
Athletic Clubekin partida gehien jokatu dituzten jokalariak
1. Iribar (614)
2. De Marcos (560)
3. Muniain (560)
4. Rojo I (541)
5. Joseba Etxeberria (514)
6. Iraola (510)
7. Susaeta (507)