12 Michelin Izar Gastronomic Cathedralarentzat

12 Michelin Izar Gastronomic Cathedralarentzat

Alatz Bilbao, Julen Bergantiños eta Fernando Gonzalezen sukaldaritza, Michelin Izar batekin saritu berriak, San Mames Vip Arean dastatu ahal izango da apirialren 12ko Villarreal CF taldearen aurkako partidatik denboraldia amaitu arte

Partida egunetan San Mames Vip Area Katedral Gastronomikoan bihurtzen da, eta oraingoan Michelin Izarra lortu berri duten hiru chef hasiko dira: Bakea jatetxeko (Mungia) Alatz Bilbao, Islares jatetxeko (Bilbo) Julen Bergantiños eta La Revelía jatetxeko (Zornotza) Fernando Gonzalez.

Villarreal CF taldearen aurkako datorren apirilaren 12ko partidatik aurrera (21:00), eta denboraldia amaitu arte, hiru sukaldari hauen goi-sukaldaritza “dena barne” menuari gehituko zaio. Menu hori SMVAko erabiltzaileek dastatu ahal izango dute Athletic Clubek San Mamesen jokatzen dituen partiden aurretik, atsedenaldietan eta amaieran.


12 Michelin Izar, luxuzko taldea

Alatz Bilbao, Julen Bergantiños eta Fernando Gonzalez gehituta, 12 dira partida egunetan SMVAren eskaintza gastronomikoa osatzen duten jatetxe bizkaitarren Michelin Izarrak: Azurmendi (3*), Nerua Guggenheim Bilbao, Garena, Andra Mari, Eneko, Boroa, Zarate eta aipatutako Bakea, Islares eta La Revelía.
 
Luxuzko hamaikakoa osatzen dute Bilboko Ostalaritza Goi Eskolak (etorkizuneko profesionalak trebatzen dituena) eta Bizkaiko Txakolina Jatorri-Deiturari atxikitako upategiek. Azken hauek SMVAren eraztun nagusian txakolina dastatzeko aukera ematen dute.
Oso proiektu berezia da, eta Athletic Clubek Bizkaiko gastronomiaren aintzatespenari bere aletxoa jarri nahi dio, futbola bezalako mundu ezberdin baten bitartez.
 
Gastronomic Cathedral paregabea da, San Mames berezko sukaldaritza duen estadio gisa kokatzen duena eta, Athletic Club bera bezala, nazioarteko maila gorenean lehiatzen dena.