San Mameseko ordutegiak eta zerbitzuak: Athletic Club - Villarreal CF (31. J - LaLiga 2025/26)

San Mameseko ordutegiak eta zerbitzuak: Athletic Club - Villarreal CF (31. J - LaLiga 2025/26)

Igande honetan, 21:00etan, 2025/26 LaLigako hogeita hamaikagarren jardunaldiko partidara joango diren pertsonek aintzat hartu beharreko datu interesgarriak

Athletic Clubek Villarreal CF taldearen aurka jokatuko du San Mamesen igande honetan LaLigan 2025/26 denboraldiaren hogeita hamaikagarren jardunaldian. Jarraian, Katedralera bertaratuko diren pertsona guztientzat interesgarriak diren datuak azalduko dira:


ATEAK IREKITZEA

San Mamesera sartzeko ateak 19:30etatik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, joan zaitez behar besteko aurrerapenarekin zelaira sartzea arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz lasaitasunez gozatzeko.


SARBIDEA BAZKIDE EDO GAZTE ABONOAREKIN

Bazkideak eta Gazte Abonoak San Mamesera sartzeko modua app ofizialeko (QR kodea) karnet digitalarekin edo zure gailuaren Walletetik NFC txartela erabilita izango da.

Bazkideak txartel fisikoaren bidez ere sartu ahal izango dira.

TXARTELA LAGATU

Partida honetarako bazkide-txartela lagatzeko aukera egongo da. Aukerak:

1. Klubari lagatzea:

  • Eserlekua saltzekotan, salmenta-prezio garbiaren %50 lortuko duzu (denboraldi amaieran ordainketa bakarrean jasoz)
  • Partida hasi baino 24 ordu lehenagora arte laga dezakezu (lagapena saldu ez bada edo bi ordu lehenago berreskuratu ahal izango duzu)
  • App ofizialaren bidez (Nire bazkide-txartela atala) edo Bazkideen Txokoan (Lagapena/San Mameserako sarbidea atala).
  • Eserlekua utzi nahi duten Gazte Abonoek Klubari lagatu ahal diote app ofizialaren bidez. Eserlekua salduz gero, 10 € jasoko lukete (denboraldi amaieran ordainketa bakarrean jasoz).

2. Beste pertsona bati lagatzea:

App ofizialaren bidez (Nire bazkide-txartela atala) edo Bazkideen Txokoan (Lagapena/San Mameserako sarbidea atalan).

Partida hasi baino 2 ordu lehenagora arte laga dezakezu (lagapena berreskuratu ahal izango duzu soilik lagapena ez onartzekotan)
 

SARREREN SALMENTA 

San Mameseko 6. eta 7. ateen artean dauden lehiatilak ordutegi honetan irekita egongo dira:

  • Apirilak 12, igandea: 10:30etik 13:00etara eta 16:30etik 18:30era.

Gainera, online salmenta uneoro dago aktibatuta partida hasi arte. Sarrerak online erosi.

Publikoak pertsona bakoitzeko lau sarrera bakarrik erosi ahal izango ditu, sarrerak agortu arte.

Erosi San Mames VIP Area sarrerak. Matchday Experience sarrerak ere salgai daude San Mameseko eraztun nagusian, Katedralean esperientzia paregabea bizitzeko. Sarbideak A, D eta E ateetatik egingo dira (ikusi planoa).

 

DENDAK

San Mameseko denda ofiziala (San Mameseko 26 eta 0 ateen artean) 10:00etatik 00:00etara egondo da zabalik, etenik gabe.

Horrez gain, VIP eraztunean merchandising produktuen saltoki mugikor bat egongo da.

Gogoratu Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula eskaerak.

 

AC MUSEOA ETA SAN MAMES TOURRA

Igandean, apirilaren 12an, museoaren ordutegia 10:00etatik 19:00era izango da, eta zelaira sartzeko (zelaian barrena tourra egiteko) azken sarrera 16:00etan izango da.

Erreserbatu hemen