Sarrerak Athletic - Valencia (35. jardunaldia) partidarako San Mamesen

Sarrerak Athletic - Valencia (35. jardunaldia) partidarako San Mamesen

Bazkideek, Club Athleticeko kideek eta publiko orokorrak, 30 eurotik hasita, Goiko Ipar Harmailan eta Hego Harmailan sarrerak erosi ahal dituzte, maiatzaren 10ean, igandean, jokatuko den LaLigako partidarako

Bazkideek eta Club Athleticeko kideek gehienez bi sarrera erosi ahal izango dituzte, bakoitza 30 eurotan, Goiko Ipar Harmaila eta Hego Harmaila osoan, San Mamesen maiatzaren 10ean, igandean, 16:15ean jokatuko den Valencia CF-ren aurkako partidarako (LaLigako 35. jardunaldia).

Gainera, ohikoa den bezala, Club Athletic eta Club Athletic Premiumeko kideek zelaiko gainerako guneetan ere sarrerak erosi ahal izango dituzte, promozio honetatik kanpo, eskuragarritasunaren arabera, gehienez ere bi sarrera kide bakoitzeko. 
 

EROSI SARRERAK 30€-TAN (BAZKIDEAK)
 

EROSI SARRERAK CLUB ATHLETIC PREMIUM
 

EROSI SARRERAK CLUB ATHLETIC

 

 

Salmenta orokorra: apirilak 20, astelehena, 10:30ean

Publiko orokorrak ere prezio berezi honetan erosteko aukera izango du Ipar eta Hego Harmailetan, baita estadioaren gainerako tokietan ere (promozio berezitik kanpo), apirilaren 20ko 10:30etik aurrera, bazkide eta Club Athleticeko kideentzako aurresalmenta epea amaitu ondoren.
 

EROSI ATHLETIC CLUB - VALENCIA CF NEURKETARAKO SARRERAK