"Denboraldiko garaipenik garrantzitsuenetako bat da"

"Denboraldiko garaipenik garrantzitsuenetako bat da"

Ernesto Valverde poz-pozik agertu da Athleticek Mendizorrotzan Deportivo Alavesen aurka lortutako garaipenaren ostean

"Garaipen hau sekulakoa da guretzat, denboraldiko garrantzitsuenetako bat. Badirudi Athletic zarelako dena eginda daukazula eta inork ez daki zer sufritzen den. Nire 500. partidarekin etorri da eta askapena izan da. Niretzat eta guztiontzat oso egun zoriontsua da". Ernesto Valverdek lasaitua hartu zuen Athleticek Mendizorrotzan markagailua irauli ostean. Urrezko hiru puntu lehoientzat Alavesen aurka: "Arnasa berreskuratzen ari naiz oraindik. Ospakizun ona izan da, batez ere amaieran. Asko eskertzen dut jokalariak gurekin eta Klubarengatik hainbeste murgildu izana. Talde osoa oso ondo egon da. Denok behar genuen horrelako poztasun bat gure jendeagatik, batez ere".

Maila mantentzearen kontua ziurtatuta, lehoiak LaLigako azken esprintera begira daude, Europako plaza bat lortzeko borrokan. Lau partida dena emateko: "Hurrengo partida irabaztea da beti kontua, eta etxean Valentziaren aurka irabazi nahi dugu. Berdintasun handia dago eta beti saiatzen gara hor egoten. Eskakizun garrantzitsua dugu Athletic garelako".