Yerayk 2028ra arte luzatu du kontratua

Yerayk 2028ra arte luzatu du kontratua

Erdiko atzelariak, hamarkada bat lehen taldean daramanak, Klubarekin duen lotura amaitzear zuen eta beste bi urtez sinatu du, hirugarren baterako aukerarekin

Yeray Alvarezek eta Athletic Clubek akordioa lortu dute euren arteko lotura 2028ko ekainaren 30era arte luzatzeko, beste denboraldi baterako aukerarekin. Erdiko atzelariak hamarkada bat darama lehen taldean eta 259 partida jokatu ditu dagoeneko. Kontratua aurtengo denboraldian amaitzen zitzaion.

Yerayk 2014-15 denboraldian egin zuen debuta Ernesto Valverderekin, eta hamaikakoetan finko bihurtu zen. Hamar urtetatik zazpi egungo teknikariaren aginduetara egin ditu. Bi txapelketa ditu palmaresean: 2019-20ko Superkopa eta 2023-24ko Kopa. Barakaldokoa kimu taldera iritsi zen Lezamara Danok Bat taldetik.

Mikel Gonzalezek, Futboleko zuzendari nagusiak, bere jarraipena albiste handitzat jo du, izan ere, "Yerayk errendimendua ziurtatzen du, lehiak irabazten dituen erdiko atzelaria da, kontzentratzeko gaitasun handikoa eta pentsamolde irabazlearekin". Gainera, "bere ibilbideko ezbeharrak gainditzeko indar handia erakutsi du".

Yeray hedabideen aurrean agertuko da Lezaman asteazken honetako 13:00etatik aurrera.