
"Kezka-maila handia da, erne ibili behar dugu"
"Kezka-maila handia da, erne ibili behar dugu"
Ernesto Valverdek Athleticek Espanyolen aurka galdu izana deitoratu du eta LaLigatik geratzen diren bi partidetan punturen bat lortzearen garrantziaz ohartarazi du
"Kezka-maila oso handia da eta erne ibili behar dugu". Horrela mintzatu zen Ernesto Valverde Athleticek RCDE Stadiumen Espanyolen aurka galdu zuen partidaren amaieran. Talde zuri-gorriak zeharka begiratzen die atzetik dituen taldeei: "Behe-behean zaudela uste duzunean, ez dakizu nora iritsi zaitezkeen. Dena asmatzearen arabera neurtzen da. Lehen zatian aurretik joateko aukerak izan ditugu eta bigarrenean ez diogu erantzunik eman bere golari. Ez dut uste aurkariak guk baino gehiago nahi izan duenik garaipena, baina kemenarekin erdietsi dituzte puntuak".
Porrot horrek LaLigari geratzen zaizkion bi norgehiagoketan puntuak batzera behartzen ditu lehoiak: "Denboraldia amaitzen denean amaitzen da. Taldea emozionalki dagoen bezala dago. Ikusten dut nolakoa den LaLiga, esperientzia dut eta badakit nola diren gauzak. Puntu bakoitzak balio kalkulaezina du, eta garaipenaren balioa, barruan gaudenetatik kanpo, ez du inork ezagutzen. Oso lasaigarriak dira garaipenak eta denboraldi hasieratik borrokatu behar da puntuengatik. Orain eskas gaude eta nola edo hala batu behar dugu".
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - RC Celta


