"Oso arratsalde hunkigarria izan da niretzat, baita Lekuerentzat ere"

"Oso arratsalde hunkigarria izan da niretzat, baita Lekuerentzat ere"

Ernesto Valverde hunkituta agertu da San Mameseko prentsa aretoan, Athletic Clubeko entrenatzaile gisa hirugarren aroko azken partida zuzendu ostean

Ernesto Valverde hunkituta agertu zen San Mameseko agurrean Celtaren aurkako berdinketaren ostean. Teknikariak urte hauetan guztietan Klubaren eta zaleen aldetik jasotako maitasuna eskertu nahi izan zuen: “Arratsalde oso hunkigarria izan da niretzat eta baita Lekuerentzat ere. Hasieran zelaira ateratako jokalari ohiei begiratzeak barrua mugitu dit. Beti sentitu dut jendearen maitasuna eta errespetua, eta bihotzez eskertzen dut hori”, adierazi zuen.

Etorkizun hurbilari buruz galdetuta, atseden hartzeko beharra duela aitortu zuen Viandar de la Verako entrenatzaileak, denboraldi gogor baten ondoren: “Orain arnasa hartu behar dut pixka bat. Urte gogorra izan da eta uste dut onena gelditzea dela. Momentuz ez dut entrenatuko, ziur”, azaldu zuen.