Jokin Aranbarrik ez du Bilbao Athleticen jarraituko

Jokin Aranbarrik ez du Bilbao Athleticen jarraituko

Azkoitiarra bigarren taldeko teknikaria izan da azken bi denboraldietan

Jokin Aranbarrik Bilbao Athleticeko entrenatzailea izateari utzi dio, azken bi denboraldietan zuzendu ondoren. Azkoitiarrak Lezamako etapa amaitu du, Eibarren filialetik fitxatua izan eta gero, hain zuzen ere, lehoikumeez arduratzeko.

Teknikari gipuzkoarrak jokalari gazteen garapenean ekarpen nabarmena egin du bere egonaldian. Bere aginduetara egon diren zenbait jokalarik lehen taldean debuta egin dute, besteak beste, Canales, Rego, Bujan, Ibon Sanchez, Hierro, Selton, Eder Garcia eta Monreal jokalariek. Halaber, futbola profesionalean urratsak eman dituzte utzita jokatu duten zenbaitek ere, hala nola Gerenabarrenak, Olabarrietak, Varelak eta Canalesek berak. Bilbao Athletic zazpigarren postuan sailkatu da Aranbarriren estreinakoan (54 puntu) eta hamahirugarren postuan denboraldi honetan (49).

Athletic Clubek eskerrak eman nahi dizkio bere konpromiso eta dedikazioagatik, eta etorkizun pertsonal zein profesionalerako zorterik onena opa dio.