
Lehen taldea |
Ghanako selekzioak Iñaki Williams deitu du
Ghanako selekzioak Iñaki Williams deitu du
Athletic Clubeko aurrelaria Carlos Queirozen zerrendan sartu da 2026ko Mundiala jokatzeko
Iñaki Williams Carlos Queirozen deialdian sartu da Ghanako selekzioarekin 2026ko Mundiala jokatzeko.
Aurrelariak ekainaren 17an jokatuko du bere lehen partida, Panamaren aurka Toronton (1:00etan), bigarrena ekainaren 23an, Bostonen (22:00etan) Ingalaterraren aurka, eta multzoen fasea Kroaziaren aurka itxiko du ekainaren 27an, Filadelfian (23:00etan).
Iñakirekin batera, Athletic Clubeko lau jokalari joango dira Mundialera, Unai Simon, Aymeric Laporte eta Nico Williams Espainiako selekzioarekin lehiatuko baitira.
Erlazionatutako jokalariak

