
Terzić: “Athletic entrenatzea ohorea da, oso harro eta pozik sentiarazten nau”
Terzić: “Athletic entrenatzea ohorea da, oso harro eta pozik sentiarazten nau”
Teknikari berriak Lezamako bihotzetik bidali die zaleei bere lehen mezua
Athletic Clubeko teknikari berri ilusionagarria den Edin Terzić, Bilbon aurkitzen da kirol zuzendaritzarekin egindako lan-bilera arautuetan. Bilera horiek aldizka egingo dira datozen asteetan. Prestatzaileak Lezamako instalazioak bisitatu ditu, futbolariekin egunerokotasuna biziko duen lehen taldearen eraikina, eta bertatik bertara ekin dio lanari lehoien etorrerarekin zerikusia duen guztia prestatzeko. Mikel Gonzalez Futboleko zuzendari nagusia anfitrioi lanetan aritu da Athletic Cluben haztegia erakusteko.
Entrenatzaileak hasierako mezu bat bidali nahi izan die zaleei Athletic Cluben bihotzetik, Lezamatik, bere harrobiaren ardatzetik. Harro dago Athletic bezalako klub handi bateko kide izateaz eta bere filosofia bereziaz. Aurrerago, denboraldiaurrearen hasierarekin batera, uztailaren bigarren astean hasiko dena, San Mamesen komunikabideen aurrean aurkeztuko dute.
Bere lehen hitzak honako hauek izan dira: "Kaixo, Athleticzaleak! Aste batzuk barru, denboraldia hasiko da eta ezin dut itxaron belazera itzuli eta talde batekin lanean hasi arte. Talde hau Athletic izatea ohorea da eta harro eta pozik sentiarazten nau. Zuek ikusi eta laster ezagutzeko gogo handia dut. Irrikaz nago San Mames sentitzeko eta une eta oroitzapen paregabeak elkarrekin eraikitzen hasteko. Gero arte eta... Aupa, Athletic!"
