Terzićek lagunartekoak Bizkaiko gira batekin hasiko ditu

Terzićek lagunartekoak Bizkaiko gira batekin hasiko ditu

Athleticek CD Derio, SD Leioa eta Sestao River izango ditu aurkari uztailaren 15etik 22ra bitartean

Edin Terzićen Athleticek Bizkaian barrena egindako bira batekin hasiko ditu lagunartekoak. Bertako herrietako zaleentzat aukera paregabea izango da zaleentzat lehoien denboraldi berriko hastapenak zuzen-zuzenean jarraitzeko.

Lehen hitzordua uztailaren 15ean izango da, asteazkenean, Portugaleteko La Florida zelaian, CD Derioren aurka. Ondoren, Athleticek SD Leioaren aurka neurtuko ditu indarrak Jose Ignacio Azkueta zelaian (Sarrienan), larunbatean, hilak 18, herriaren 500. urteurrena ospatzeko urtemugan. Azkenik, hilaren 22an, asteazkenean, lehoiek Sestao Riverri egingo diote bisita Las Llanasen. Norgehiagoka guztiak 19:30ean jokatuko dira.

Lehen lagunartekoen egutegia hurrengoa da:

  • Uztailak 15, asteazkena: CD Derio – Athletic Club (Portugalete, 19:30ean) 
  • Uztailak 18, larunbata: SD Leioa – Athletic Club (Leioa, 19:30ean) 
  • Uztailak 22, asteazkena: Sestao River Club – Athletic Club (Sestao, 19:30ean)