
Lehen taldea |
Edin Terzićen Athleticek uztailaren 6an ekingo dio denboraldi-aurreari
Edin Terzićen Athleticek uztailaren 6an ekingo dio denboraldi-aurreari
Ohiko azterketa mediko, fisiko eta fisiologikoak egin ostean, lehoiek uztailaren 8an egingo dute berdeguneko lehen entrenamendua
Gizonezkoen lehen taldeak dagoeneko zehaztuta dauka denboraldi-aurreari hasiera emateko eguna. Edin Terzićen gizonek uztailaren 6an eta 7an egingo dituzte azterketa mediko, fisiko eta fisiologikoak, taldetan banatuta, IMQko zerbitzu medikoen gainbegiradapean.
Athleticen lehen zelai-entrenamendua uztailaren 8an izango da. Egun horretan bertan hasiko du denboraldi-aurrea Bilbao Athleticek ere.
Momentuz, Athleticek hiru lagunarteko partida ditu lotuta denboraldi-aurreko lehen asteetarako:
- Uztailaren 15a, asteazkena: CD Derio – Athletic Club (Portugalete, 19:30)
- Uztailaren 18a, larunbata: SD Leioa – Athletic Club (Leioa, 19:30)
- Uztailaren 22a, asteazkena: Sestao River Club – Athletic Club (Sestao, 19:30)
