Athletic Clubek eta Real Racing Clubek indarrak neurtuko dituzte Laredon uztailaren 29an

Athletic Clubek eta Real Racing Clubek indarrak neurtuko dituzte Laredon uztailaren 29an

Kantabriarrak Lehen Mailara itzuli dira 14 urte geroago Bigarren Mailako txapeldun izan ostean

Athletic Clubek Real Racing Cluben aurka  lagunartekoa jokatuko du uztailaren 29an, asteazkenean, Laredon, San Lorenzo zelaian, 19:00etatik aurrera.

Lehoiek aurtengo Bigarren Mailako txapelduna izango dute aurkari, 14 urte geroago Lehen Mailara itzuli dena.

Partidan Aitor Paredes Peña 7 de Abril egongo da, egoitza Laredon duena. Peña zuri-gorri ugariena izanik, jai eguna espero da, athleticzale giro bikainarekin.

Honako hau da, momentura arte, Athleticen udako lagunartekoen egutegia:

  • Uztailak 15, asteazkena: CD Derio – Athletic Club (La Floridan, 19:30ean) 
  • Uztailak 18, larunbata: SD Leioa – Athletic Club (Sarrienan, 19:30ean) 
  • Uztailak 22, asteazkena: Sestao River Club – Athletic Club (Las Llanasen, 19:30ean)
  • Uztailak 29, asteazkena: Real Racing Club - Athletic Club (Laredon, 19:00etan)
  • Abuztuak 1, larunbata: Burgos CF - Athletic Club (El Plantion, 19:00etan)