Athleticek Camp Noun ekingo dio denboraldiari eta San Mamesen amaituko du Rayo Vallecanoren aurka

Athleticek Camp Noun ekingo dio denboraldiari eta San Mamesen amaituko du Rayo Vallecanoren aurka

Zuri-gorriek FC Barcelonaren zelaian hasiko dute LaLiga eta Vallecaseko taldea etxean hartuta amaituko dute

Athletic Clubek badaki jada 2026/27 denboraldiko LaLigako egutegia. Edin Terzićen taldeak FC Barcelonaren aurka ekingo dio txapelketari Camp Noun, abuztuaren 16ko asteburuan, eta maiatzaren 30ean amaituko du, San Mamesen, Rayo Vallecanoren aurka.

Hamaikagarren aldia izango da zuri-gorriek LaLiga FC Barcelonaren aurka hasten dutena, eta laugarrena Camp Noun egingo dutena. Athleticek Bartzelonan, Barçaren aurka, ligari egindako azken hasiera 1959/60 denboraldian izan zen, 1-4ko porrotarekin. Bi taldeen arteko azken ligako estreinaldia, berriz, 2019/20 denboraldian izan zen, San Mamesen, eta Aritz Adurizek txilena ikusgarri batekin emandako golari esker irabazi zuten zuri-gorriek (1-0).

Athletic Clubek Rayo Vallecanoren aurka amaituko du ligako denboraldia Bilbon, maiatzaren 30eko asteburuan.

Euskal derbiei dagokienez, Real Sociedaden aurka ariko gara etxean azaroaren 1ean (11. jardunaldia) eta kanpoan maiatzaren 2an (34. jardunaldia); Deportivo Alavesen aurka San Mamesen irailaren 20an (7. jardunaldia) eta Mendizorrotzan martxoaren 7an (27. jardunaldia); eta CA Osasunaren aurka Iruñean azaroaren 8an (12. jardunaldia) eta Bilbon otsailaren 7an (23. jardunaldia).


 

IKUSI ATHLETICEN LALIGA 2026/27KO EGUTEGI OSOA