
Mikel Gonzalezek 2030era arte luzatu du kontratua
Mikel Gonzalezek 2030era arte luzatu du kontratua
Athletic Clubek akordio lortu du getxoztarrarekin, 2022ko azaroaren 22tik buru duen futbol arloa gidatzen jarrai dezan
Mikel Gonzalez Athletic Clubeko Futbol zuzendari nagusi izango da 2030eko ekainaren 30era arte. Athletic Clubek ofizial egin du getxoztarrarekin lortutako akordioa, 2022ko azaroaren 22an bere gain hartu zuen futbol arloaren gidaritzan jarrai dezan.
Bere ardurapean, Athleticek Errege Kopa irabazi zuen eta duela bi denboraldi UEFA Champions Leaguerako sailkapena eskuratu zuen, bi lorpenak Ernesto Valverde entrenatzaile zela. Orain, berriz, aro berri bati ekingo dio Edin Terzićekin.
Lehen taldeetako plantillen osaketa, lagapenak eta fitxaketak koordinatzeaz harago, Mikel Gonzalezek bere arloko Plan Estrategikoaren garapena gidatzen jarraituko du, epe ertain eta luzerako ikuspegia oinarri hartuta. Plan horren barruan sartzen da Lezamara adin guztietako futbolariak erakartzeko eta garatzeko estrategia ere.
