
Santosek, Johanekok, Monrealek eta Giftek denboraldiaurrea lehen taldearekin hasiko dute
Santosek, Johanekok, Monrealek eta Giftek denboraldiaurrea lehen taldearekin hasiko dute
Harrobiko jokalariek Edin Terzićen esanetara astelehenean, uztailaren 6an, Lezaman ekingo diote lanari
Iaz Bilbao Athleticen aritu ziren bost jokalarik datorren astelehenean, hilak 6, hasiko dute denboraldiaurrea Edin Terzićen aginduetara: 21 urteko Mikel Santos atezainak, 22 urteko Johaneko eta 20 urteko Iker Monreal atzelariak, eta 20 urteko Elijah Gift aurrelariak.
Santosek esperientzia errepikatuko du joan den udan lehen taldearekin denboraldiaurrea egin eta Athleticen Europako espedizioetan parte hartu ondoren. Johanekok, bere aldetik, hainbat lagunarteko jokatu zituen aurreko denboraldiko udako prestaketan, eta Monrealek badaki zer den Athleticen kamiseta txapelketa ofizialean janztea, aurreko ikasturtean Kopan lehen taldearekin bi partida jokatu baitzituen (Valencia CF eta Realaren aurka).
Selton Sanchez da Athletic Clubekin txapelketa ofizialean debuta egitea zer den badakien beste jokalari bat. UEFA Youth League bikaina egin zuen erdilariak 13 partida ofizial jokatu zituen lehen talde zuri-gorriarekin, horietako hiru titular gisa. Bere debuta St. James' Parken izan zen, Txapeldunen Ligako 4. jardunaldian Newcastle Uniteden aurka.
Elijah Giftek ere aukera berri honi aurre egingo dio iragan denboraldian lehen taldearen bi deialditan sartu ondoren, Txapeldunen Ligan Sporting Clube Portugalen aurka eta Ligan Real Madriden aurka.
Lau futbolariek lehen aste hauetako lana aprobetxatu nahiko dute Edin Terzićen aginduetara elite zuri-gorrira hurbiltzen eta jokalari gisa hazten jarraitzeko.
