
Athletic Play, Athletic Cluben streaming plataforma berria
Athletic Play, Athletic Cluben streaming plataforma berria
Ikus-entzunezko ataria erabat berritu da Klubaren bideo eduki onenak eskaintzeko
Athletic Play, Athleticen ikus-entzunezko streaming plataforma, guztiz berritu da. Uztailetik aurrera, balio erantsiko zerbitzu bat eskainiko dio komunitate athleticzaleari, eta, eskaripean, Athletic Clubari buruzko bideo-edukirik onenak bilduko ditu. Horrez gain, zuzeneko partidak eta Clubaren gaurkotasuneko ekitaldiak ere eskainiko ditu.
Plataforma bere osotasunean erabil dezake edozein erabiltzailek, osorik nabigatu ahal izango da atarian eta eskura dituen edukien tipologiak ikusi ahal izango dira, atalka banatuta. Eduki gehienetaz gozatzeko ezinbestekoa izango da Athletic Club kontu digital bat izatea (‘Nire kontua’ edo ‘Bazkideen Txokoa’ ataletan sartzeko erabiltzen den berbera). Club Athletic-eko bazkideei eta kideei mugatutako Premium edukia ere egongo da, hala nola, EA Sports Ligako eta F Ligako partidak osorik, lehoien partiden laburpen luzeak, edo historia zuri-gorriko partida garrantzitsuenetako batzuk, osorik. Dagoeneko, ia 400 eduki eta 200 bideo-ordu baino gehiago eskaintzen ditu plataformak, eta, denboraldiak aurrera egin ahala, gero eta gehiago izango dira.
Zuzenekoak, gaurkotasuna eta eduki historikoak
Athletic Play-k eduki eskaintza zabal baten aldeko apustua egiten du, eta bideo historikoez gain, gaurkotasuneko edukiak eta gizonezkoen lehen taldearen zein zuzenean emandako harrobiko partidak ditu ardatz.
Horrela, athleticzaleek hainbat zuzeneko ikusi ahal izango dituzte 2026/27 denboraldian zehar asteburuero:
- Saio berezia, lehoiek Ligako neurketak jokatzen dituzten zelaitik
Partidaren zuzeneko emankizuna eta neurketa aurreko eta ondorengo elkarrizketak, 3 ordu baino gehiagoko saioan. - Harrobiko partiden zuzeneko emanaldia astebururo
Arreta berezia eskainiz Lehen Federaziora igo berri den Emakumezkoen bigarren taldeari, CD Basconiari etxean jokatzen dituen 2. Federazioko partidetan eta Gazteen Ohorezko Mailari Lezaman jokatzen dituen neurketetan.
Horrez gain, Athletic Playren eskaintza Klubaren eta Fundazioaren gaurkotasunarekin lotutako edukiekin osatuko da, kirolaren atalean astean zehar entrenatzaile eta futbolarien asteko prentsaurrekoak eskainiz, partiden laburpen onenak eta futbolariei egindako elkarrizketa eta erreportaje esklusiboak eskainiz.
Eduki historikoek ere lehentasuna izango dute plataforman. Partida historikoen highlight-ak eta Klubaren historiako partidarik garrantzitsuenetako batzuen aukeraketa eskuragarri egongo da.
Athletic Play erabilgarri dago edozein gailu mugikor edo mahai-gainekoentzako, Klubaren kanal ofizialetako esteken bidez nahiz zuzenean play.athletic-club.eus helbidean. Seinalea telefono mugikorretik telebistara ere bidali ahal izango da bideo bakoitzean agertuko den botoiaren bidez, transmisio-teknologia ezagunenak erabiliz, Google Chromecast edo Apple–– AirPlay.

