
Maddi Torrek beste denboraldi baterako berritu du
Maddi Torrek beste denboraldi baterako berritu du
Sopelan jaiotako atzelariak, taldean esperientzia gehien duen jokalarietako batek, Athletic Clubekin duen lotura luzatu du
Athletic Clubek eta Maddi Torrek akordioa lortu dute Donostian jaio eta Sopelan hazitako jokalariak 2027ko ekainera arte kamiseta zuri-gorria defendatzen jarrai dezan. Atzelaria 2023ko udan itzuli zen etxera, 2015-2016 denboraldian Lezamatik irten ondoren. Ikasturte hartan 13 partida jokatu zituen eta ligako titulua lortu zuen. Orain arte, futbolariak 95 partida ofizial jokatu ditu Athletic Clubekin eta bost gol sartu ditu.
Klubeko bere bigarren etapa 2023an hasi zen berriro eta 2023-24 ikasturte horretako minutu guztiak jokatu zituen, 35 neurketetan. Denboraldi bat geroago 29 lehiatu zituen eta aurreko denboraldian 18 partidatan parte hartuzuen: 15 aldiz Liga F-n, gol bat sartuz; 2 neurketa Kopan eta 1 Superkopan.
Maddi Torre, taldeko jokalari beteranoena 30 urterekin, bere kirol heldutasunaren gorenean egoteaz gain,berriki EHUko Medikuntza Fakultatean graduatu da. Aurtengoa hamabigarren denboraldia izango du eliteko futbolean, 200 norgehaigoka baino gehiago jokatu dituelarik. Gainera, ikasturte berri honetan Athletic Clubekin 100 partidako marka biribila eskuratzeko aukera paregabea izango du, talde gazte batean bere izaera eta esperientzia eskainiko dituelarik.
Bizkerre FT taldean hezia, Athleticen hasi ondoren Badajozeko Santa Teresa, Real Betis eta Reala klubetatik igaro zen, non sei denboraldi eman zituen eta 2019an Kopako titulua eskuratu zuen.
Jon Uriarte presidentearekin eta Xabi Arrieta Emakumezkoen Futbol zuzendariarekin batera San Mamesen akordio berria sinatu ondoren, Maddik zerbait berriari hasiera ematen dion edozein gazteren ilusio bera erakutsi du. Honako hauek izan dira Sopelako jokalariaren lehen hitzak kontratua berritu ostean: "Nik hemendik alde egin behar izan nuenean, nire aurreko etapan, itzultzeko ametsa nuen beti. Sentitzen nuen hau nire etxea zela, arantzatxo hori geratu zitzaidan, eta pixkanaka kentzen joan naiz. Hemen egotea da gehien maite dudana eta horrela frogatzen dut. Eskerrak ematen dizkiot Klubari eta gogo handiz nago. 18 urte nitueneko energia daukat, anbizio bera, eta gogo handia dut berriro nire taldekideekin topo egiteko, staff tekniko berriarekin, gauzak ondo egiteko, eta ea Athletic Txapeldunen Ligara eramatea lortzen dugunu, hori baita oraindik betetzeko daukadan nahietako bat".
Erlazionatutako jokalariak

