LaLiga 2026/27ko lehen hiru jardunaldietako ordutegiak

LaLiga 2026/27ko lehen hiru jardunaldietako ordutegiak

Athleticek San Mamesen egingo du debuta Sevilla FCren aurka abuztuaren 22an, larunbatean; ondoren, FC Barcelona bisitatuko du hilaren 27an, ostegunean, eta Vigo aldera joango da abuztuaren 30ean, igandean

Edin Terzićen Athletici hasiera bizia egokitu zaio LaLigan. Lehoiek Sevilla FC izango dute aurkari San Mamesen abuztuaren 22an, larunbatean, 17:00etan, Aste Nagusiko Txupinazoaren egunean. Bost egun geroago, abuztuaren 27an, ostegunean, 21:00etan, FC Barcelonaren aurka jokatuko dute Camp Noun, Munduko Txapelketagatik atzeratutako 1. jardunaldian. Azkenik, astea RC Celtaren zelaian amaituko dute, abuztuaren 30ean, igandean, 21:30ean. Hiru partida zortzi egunetan.

  • Abuztuak 22, larunbata, 17:00etan: Athletic Club - Sevilla FC (2. jardunaldia)
  • Abuztuak 27, osteguna, 21:00etan: FC Barcelona - Athletic Club (1. jardunaldia)
  • Abuztuak 30, igandea, 21:30ean: RC Celta - Athletic Club (3. jardunaldia)

LaLigak txapelketako lehen jardunaldiko hiru partida atzeratu ditu, hasiera batean abuztuaren 15eko asteburuan jokatzekoak ziren Athletic Club - FC Barcelona, Real Madrid - Real Sociedad eta Valencia - Real Betis neurketak.

Hiru partidak hamar egun atzeratu dira, Munduko Txapelketako azken astean nazioarteko jokalari ugari arituko direlako. Athletic Cluben eta FC Barcelonaren kasuan, guztira hamalau futbolari daude txapelketan parte hartzen.