
AC Aurrera: zazpigarren seihilekoaren jarraipena
AC Aurrera: zazpigarren seihilekoaren jarraipena
Azken diagnostikoaren zain -datozen hilabeteetan 2026/30 Ekintza Plan berriari bide emango diona-, Klubak 2026ko urtarriletik ekainera bitarteko aldiko balantzea argitaratu du. Bertan, lau jarduera-ardatz nagusiekin lotutako 14 interes-puntu nabarmendu dira.
Bazkideekin hartutako konpromisoa betez, Athletic Clubek AC Aurrera 2023/26 Ekintza Planaren azken seihilekoari buruzko informazio guztia eskaini die bazkideei webguneko Txokoaren bidez. Txosten honek 2026ko urtarriletik ekainera bitarteko aldia hartzen du, eta datozen hilabeteetan egingo den azken diagnostikoaren aurrekoa da. Diagnostiko horrek 2026/30 Ekintza Plan berriari emango dio hasiera.
Gardentasun-ariketa honen bidez, Klubak bazkideen aurrean kontuak ematen ditu, 2026ko ekainera arte erakundearen jarduna gidatu duen bide-orria bertatik bertara ezagutu, ulertu eta baloratu ahal izan dezaten.
Emaitzak jakinaraztea
Ondoko dokumentuan AC Aurreraren 18 zutabe estrategikoetako bakoitzaren betetze-maila jasotzen da, zazpigarren eta azken seihilekoa amaitu ondoren (2026ko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era), baita lau jarduera-ardatz nagusietan lortutako emaitza nagusiak ere.
DOKUMENTUA DESKARGATU
Bi alderdiak kontuan hartuta, hauek dira Klubak Ekintza Planean nabarmendu dituen 14 emaitza nagusiak zazpigarren seihileko-balantzean.
1. ARDATZA. EXIJENTZIA, LIDERGOA ETA KIROL-ARRAKASTA
- Gizonezkoen lehen taldearen emaitzak
- Ligan 12. postua, 45 punturekin, Europako sailkapen-helburutik 6 puntura.
- UEFA Champions Leaguen 29. postua, 8 punturekin, play-offetara sailkatzetik puntu batera.
- Kopako filanerdiak; Errelaren aurka kanporatuak.
- Superkopako finalerdiak; FC Barcelonaren aurka kanporatuak.
-
Merkatu-balioaren %37ko jaitsiera*: 24/25 denboraldiko 375 milioi eurotik 25/26ko 238 milioi eurora.
- Yeray, Yuri Berchiche eta Regoren kontratu-berritzeak eta Bilbao Athleticetik Eder Garcia eta Monrealen debutak (ez dira sartzen aurreko sehilekoan komunikatutakoak)
- Emakumezkoen lehen taldearen emaitzak:
- Liga F-n 7. postua, 44 punturekin (24/25ean baino 7 puntu gutxiago).
- Kopako final-laurdenak; Atletico Madrid taldearen aurka kanporatuak.
- Superkopako finalerdiak; FC Barcelonaren aurka kanporatuak.
- Emakumezkoen lehen taldearen belaunaldi-erreleboa (batez besteko adina: 23,9 urte)
- 5 kontratu-berritze: Irene Oguiza, Clara Pinedo, Ane Azkona, Naia Landaluze eta Patricia Zugasti.
- 8 debutari: Olatz Santana, Ane Campos, Eider Arana, Elene Gurtubay, Nerea Benito, Oihana Agirregomezkorta, Irati Alfaro eta Ane Bordagaray.
- 3 irteera: Nerea Nevado, Maite Zubieta eta Sanadri.
- Lehen taldeetako ondorengotza-lerroen estaldura epe luzera: %73 gizonezkoetan eta %91 emakumezkoetan.
(*2026ko ekainaren 30era arteko emaitzak)
2. ARDATZA. GIZARTE-ERAGINA ETA GOBERNANTZA ARDURATSUA
- San Mameseko batez besteko ikusle kopurua: 47.617 (2024/25ean 48.459; %1,7ko jaitsiera, 842 ikusle gutxiago).
- Ligako batez besteko ikusle kopuruan 2. postua (%89,4ko bertaratzea), eta ikusle-kopuruan 4. postua.
- 10.000 pertsona baino gehiago bazkide egiteko itxaron-zerrendan.
- Gazte Abonoan izena emanda, 14 eta 28 urte bitarteko 4.555 gazte (%25 gutxiago 24/25arekin alderatuta).
- San Mameseko esperientziaren Net Promoter Score (NPS) indizea: 64 vs 93,4 25/26an (gomendio-indizea: -100 eta +100 artean).
- 10etik 8,14ko batez besteko gogobetetasuna kanal-anitzeko arreta-zerbitzuarekin (telefonoa, posta elektronikoa, aurrez aurrekoa eta WhatsApp).
- Gizarte-eragina:
- 16.000 peñakide erroldatuta eta Klubak finantzatutako peñen 6 proiektu berri.
- Walking Football onkologikoko talde berria.
- 5,6 milioi erabiltzaile bakar lortuta Fundazioaren webgunean paid estrategiaren bidez.
- Fundazioaren kanpaina berria: “Futbola dena da, dena futbola ez denean”.
- Euskal Non-League Day-ren IV. edizioan 100 klub, Sheffield FC munduko lehen futbol klubarekin elkarlanean.
- Ernesto Valverderen eta Iñigo Lekueren agurra athleticzaleekin San Mamesen.
- Nazioartean oihartzuna: Newport, One Club Award, Thinking Football, Champions League eta Euskal Non League Day.
3. ARDATZA. JAUZI EKONOMIKOA ETA JASANGARRITASUNA, DIRU-SARRERAK ARDATZ HARTUTA
- Merkataritzako diru-sarreren kontsolidazioa 50 m inguruan (+31,8 m €-ko igoera metatua 4 denboralditan, 21/22 denboraldiko 17,8 m €-tik 25/26 denboraldiko 49,6 m €-ra):
- San Mames VIP Area, ekitaldiak eta Museoa: +0,7 M€.
- Ticketing: -2,2 M€ (+0,4 M€ Ligan, +0,1 M€ Kopan eta -3,2 M€ Champions Leaguen -4 partida, Europa Leaguerekin alderatuta -7 partida-).
- Babesletzak: +0,3 M€.
- Retaila: -0,4 M€.
- Club Athletic: +0,0 M€.
- Negozio Berriek sortutako diru-sarrerak: 0,75 M€.
4. ARDATZA. ANTOLAKETA, KULTURA ETA ERRENDIMENDU GORENEKO KUDEAKETA
- I+G+b Plan Zuzentzailearen onarpena eta abiaraztea.
- Athleticzalearentzako arretaren kanal-anitzeko ikuspegia (aginte-taularen bidez).
- Abal elektronikoak biltzeko eta hauteskundeetan online bozkatzeko sistema digital berria.
.png)
AC Aurrera 2023–2026 azken seihileko balantzearen laburpen exekutiboa
Azken balantzeak baieztatzen du AC Aurrerak kudeaketa-eredu egituratuagoa, neurgarriagoa eta zeharkakoagoa finkatu duela, eta planaren lau ardatz estrategikoetan datu garrantzitsuak daude. Seihilekoan emaitza positiboak izan dira talentuaren garapenean, bazkideekiko loturan, aktiboen ustiapenean eta digitalizazioan, baina hurrengo etapan exijentzia handiagoa eskatzen duten esparruak ere agerian geratu dira, batez ere kirol-emaitzetan, diru-sarrera komertzialetan eta antolaketa-proiektu batzuen hedapen osoan.
- Exijentziaren, lidergoaren eta kirol-arrakastaren ardatzean, kirol-balantzeak autokritika eskatzen du, ezarritako helburuekiko distantziagatik eta merkatuko balioaren jaitsieragatik, 375 milioi eurotik 238 milioi eurora. Aldi berean, egiturazko indarguneak mantentzen dira: harrobiko jokalarien %74 gizonezkoen lehen taldean, harrobiko jokalarien minutuen %72, arrakastaren %97 eskainitako jokalariak sartzean eta %95 futbolari-proiektuen berritzean edo kontratu berrietan. Emakumezkoetan, lehen taldearen belaunaldi-berritzea nabarmentzen da, 23,9 urteko batez besteko adinarekin, bost berritzerekin, zortzi debutariekin eta ondorengotza-lerroen estaldura oso handiarekin.
- Eragin sozialean eta gobernantza arduratsuan, Klubak bere lotura diferentziala mantentzen du zelaian ordezkatzen duen komunitatearekin: 47.617 ikusle batez beste San Mamesen, bigarren postuan Ligako batez besteko bertaratzean, 10.000 lagunetik gora bazkide izateko itxaron-zerrendan eta 15.958 peñakide erroldaturik. Fundazioaren eguneroko konpromiso soziokulturala Walking Football onkologikoko talde berriarekin edo IV Euskal Non League Day ospakizunarekin ere islatu zen. Futbola dena da dena ez denean futbola.
- Ardatz ekonomikoan, AC Aurrerak merkataritza-sarreretan metatutako jauzi garrantzitsua finkatu du: 17,8 milioi eurotik, 21/22 denboraldian, 49,9 milioira, 25/26 denboraldian, eta 32,1 milioiko hazkunde metatua izan du lau denboralditan. Hala ere, 25/26ko itxierak 1,4 milioiko aurretiazko murrizketa erregistratu du aurreko denboraldiarekin alderatuta, batez ere Europako ticketing-aren eraginak azalduta, Champions Leagueko 4 partidarekin eta Europa Leagueko 7 partidarekin 24/25 denboraldian. San Mamesek funtsezko aktiboa izaten jarraitzen du. VIP arean, ekitaldien antolaketan eta Museoan hazkundea izan da; guztira 151 ekitaldi egin dira eta 260.000 bisitari baino gehiago izan dira. Bestalde, babesletzan, retail arloan, Club Athleticeko jardueran eta negozio-ildo berrietan aurrerapausoak eman diren arren, oraindik ere hobekuntzarako tartea dago bazkide eta bezero berriak erakartzeko, aktibazioa eta fidelizazioa indartzeko, eta diru-sarrerak handitzeko helburuetan.
- Errendimendu handieneko antolaketari, kulturari eta kudeaketari dagokienez, seihilekoak aurrerapen argiak islatzen ditu profesionalizazioan, teknologian eta datuetan oinarritutako kudeaketan: aginte-taula operatiboak ezartzea, eskaria planifikatzeko prozesu berria funtsezko arloetan, I+G+Bko Plan Zuzentzailea onartzea, data-profilak txertatzea, finantza-prozesuen eta prozesu operatiboen automatizazioa, eta abal elektronikoetarako eta online botoa emateko sistema digitalak hedatzea. Erronka nagusiak honako hauek dira: egiteke dauden antolaketa-ereduen ezarpena osatzea, funtsezko emaitzen betetze-maila handitzea, adierazle estrategikoetan arrakalak murriztea eta arlo guztietan data driven gehiago duen kudeaketa-kultura hartzea bizkortzea.
Oro har, sei hileko balantzeak Klub ordenatuagoa erakusten du, neurtzeko gaitasun handiagoarekin eta proiektu estrategikoetan aurrerapen nabariekin, baina baita autokritika, apaltasuna eta exijentzia mantentzera behartzen duten alerta-seinaleekin ere. Hurrengo faseak helburu hauek izan beharko lituzke: lehiarako anbizioa berreskuratzea, bazkideentzako, athleticzaleentzako eta gazteentzako balio-proposamena indartzea, merkataritza-sarreren hazkunde errentagarriaren bidea sendotzea, eta Athletic Clubaren nortasunarekin bat datorren eta eragin erreala, iraunkorra eta lerrokatua duen antolaketa-exekuzioa azkartzea.
