2026/27 denboraldirako Athletic Cluben dortsalak

2026/27 denboraldirako Athletic Cluben dortsalak

Pradosek Vesgaren 6a hartu du eta lehen taldeko zenbakia hartuko dute Padillak (13), Hugo Rinconek (15), Regok (20) eta Gerenabarrenak (24)

2026/27 denboraldiaren hasiera ofiziala larunbat honetan izango da, Sevilla FC taldearen aurka, eta Athletic Clubeko gizonezkoen lehen taldeko jokalariek dagoeneko zehaztuta dituzte elastikoetan jantziko dituzten dortsalak.



Berritasunen artean, Beñat Pradosek 6. zenbakia hartu du, Mikel Vesgak libre utzitakoa UD Almeriara joan ostean eta Alvaro Djalok 25a eramango du bizkarrean. Peio Canalesek bigarren taldeko 28. zenbakia erabiliko du, nahiz eta lehen taldeko jokalaria izango den.

Alex Padillak, Alejandro Regok, Hugo Rinconek, Iñigo Lekueren dortsala hartzen duenak, eta Beñat Gerenabarrenak, berriz, lehen taldeko fitxa izango dute, eta bizkarrean 13, 20, 15 eta 24 zenbakiak izango dituzte, hurrenez hurren. Unai Egiluzek ez du dortsalik izango denboraldiaren zati honetan, bere lesioa osatzen ari den bitartean.

Lehen taldeko gainerako kideek aurreko denboraldiko dortsalak mantendu dituzte. Kontsultatu zenbaki guztiak hemen.

Bilbao Athleticeko jokalariak

Athletic Clubek Bilbao Athleticeko sei jokalari inskribatu ditu orain arte Ligan, Lehen Mailan jokatu ahal izateko: Mikel Santos (26), Iker Monreal (30), Johaneko Louis-Jean (31), Selton Sanchez (44), Elijah Gift (27) eta Asier Hierro (29).