
Athletic Ligako laugarren markarik indartsuena da
Athletic Ligako laugarren markarik indartsuena da
Brand Finance aholkularitza-enpresak marka indartsuenen artean mantentzen du talde zuri-gorria, bere gobernantzagatik, Klubaren pertzepzioagatik eta izar handien presentziagatik
Brand Finance nazioarteko aholkularitza-enpresak, beste urte batez, munduko futbolaren 50 klub nabarmenenen marka-balioa eta marka-sendotasuna aztertzen dituen txostena argitaratu du. Athletic Clubek LaLigako laugarren marka sendoena izaten jarraitzen du, Real Madrilen, FC Barcelonaren eta Atletico Madrid taldeen atzetik.
Klubak 100etik 70,4ko puntuazioa lortu du markaren sendotasunean, eta AA kalifikazioa mantentzen du; gainera, atal honetan munduko 22. postuan dago.

Athletic Club markaren sendotasuna bere ospe eta gobernantza bezalako ezaugarriek eta nazioartean erreferentzia diren futbolarien presentziak zehazten dute bereziki. Brand Financek Klubaren gobernantza nabarmentzen du bereziki, LaLigako batez bestekoaren gaineko balorazioarekin.

Markaren balioari dagokionez, Athletic Clubek 130 milioi euro lortu ditu 2026an eta bosgarren postuan dago LaLigako kluben artean eta 39. postuan mundu mailan. Kopuru horrek %18ko jaitsiera adierazten du aurreko urtean erregistratutako 159 milioi euroen aldean; izan ere, ekitaldia hainbat faktorek baldintzatu dute, besteak beste, Europako lehiaketetatik eratorritako diru-sarreren murrizketak.
