
Edin Terzić: "Baikorrak eta positiboak gara hiriarentzat oso berezia den asteburu honetan"
Edin Terzić: "Baikorrak eta positiboak gara hiriarentzat oso berezia den asteburu honetan"
Entrenatzaile alemaniarra Sevillaren aurka estreinatuko da Athletic Club partida ofizialean zuzentzen, eta "San Mames sentitzeko irrikaz dago"
"Prest gaude. Baikorrak gara LaLigaren hasierarako, hiriarentzat eta zaleentzat oso berezia den asteburu honetan. Dena emango dugu lehen hiru puntuak lortzeko. Sentimendu positiboak baino ez ditut Sevillaren aurkako partidari begira". Edin Terzić itxaropentsu agertu zen denboraldi berri baten hasieran, Athletic Clubeko lehen taldearen entrenatzaile gisa estreinakoan. Denboraldiaurrean lehoiek landu duten guztia Katedraleko berdegunean islatzea espero du alemaniarrak: "Hasteko gogotsu nago. Nire lana da nire taldea lagundu eta bultzatu perfekzioa lortzeko. Saio bikaina egiten eta maila ona ematen saiatuko gara. Hori egiten badugu, irabaztetik gertu egongo gara ".
Futbol zelai zuri-gorriko estadioko giroa erabakigarria izango da hasiera ona lortzeko. Terzić jakitun da athleticzaleek bultza egingo dutela, ohi bezala: "San Mames sentitzeko irrikaz nago, nabaritzen dela uste dut. Nire lehen aldia da zelaia beteta sentituko dudana. Orain arte eraikin bat da, baina bihartik aurrera etxea izango da. Ziur nago zaleek onena emango dutela gu animatzeko. Gure aldetik, erraza da maila ona ematen saiatzea, jendeak bere burua identifika dezan, partaide izateaz pozik egon dadin eta mundu guztiak goza dezan. Goazen horren bila".
Bihar Sevillaren aurka jokatuko du Athleticek, eta Bartzelona eta Vigo bisitatuko ditu datorren astean, egun gutxiren bueltan: "Dena emaitza onak lortzean oinarritzen da. Bihartik puntuen lehian gabiltza eta oso garrantzitsua da guregatik lehiatzea. Hiru partida ditugu zortzi egunetan, eta irabazteak konfiantza emango digu landu dugunaren inguruan".
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Sevilla FC


