
Deialdia: FC Barcelona-Athletic Club (LaLiga 2026-27, 1. J)
Deialdia: FC Barcelona-Athletic Club (LaLiga 2026-27, 1. J)
Edin Terzićek 24 futbolari deitu ditu abuztuaren 27an, ostegunean, 21:00etan, Spotify Camp Nou zelaian jokatuko den partidarako
Edin Terzić Athletic Clubeko entrenatzaileak 24 jokalari deitu ditu FC Barcelona taldearen aurka jokatzeko 2026/27 LaLiga EA Sportsen 1. jardunaldian. Neurketa abuztuaren 27an, ostegunean, jokatuko da, 21:00etatik aurrera, Spotify Camp Nou zelaian.
Zuri-gorrien espedizioak Bartzelonara bidaiatuko du gaur, ostegunean, 11:30ean, Loiutik hegazkinez, eta 13:15ean iritsiko da, gutxi gorabehera, Hyatt Regency Barcelona Tower hotelera.
Athletic Cluben deialdia:
Unai Simon, Padilla, Paredes, Yeray, Berenguer, O. Sancet, Williams, Williams Jr., Guruzeta, Areso, Laporte, H. Rincon, Ruiz de Galarreta, Yuri, Jauregizar, Adama, Rego, Maroan, Navarro, Gere, Djaló, Canales, Monreal eta Johaneko.
Yuri deialdian sartu da, ebazpenaren zain
Athletic Clubek helegitea aurkeztu du Yuri Berchiche jokalariari partida bateko zigorra mantentzen dion Diziplina Batzordearen ebazpenaren aurka eta behin betiko ebazpenaren zain dago. Hori dela eta, futbolaria deialdian dago momentuz.
Epaileen Batzorde Teknikoak berak publikoki aitortu duenez, jokalaria kanporatzea "akats argi eta nabarmena" izan zen. Athletic Clubek helegitearen aldeko ebazpenean sinisten du, gaur bertan, FC Barcelonaren aurkako partida jokatu aurretik.
Erlazionatutako partidak
FC Barcelona - Athletic Club



