Gorosabel, RCD Espanyolera utzita
Atzelaria utzita doa denboraldia amaitu arte, eta helburuei lotutako nahitaezko erosketa-aukera dago
Athletic Clubek eta RCD Espanyolek akordioa lortu dute Andoni Gorosabel eskuin albokoa utzita jokatzeko denboraldia amaitu arte. Maileguan nahitaez erosteko aukera dago, helburuei lotuta.
Arrasateren atzelaria libre iritsi zen Deportivo Alavesetik, eta parte-hartze bikaina izan zuen Ernesto Valverderen aginduetara jokatutako bi denboraldietan (64 partida). Lehenengoan, Champions Leagueko sailkapenaren eta Europa Leagueko finalerdiaren lorpenetan 30 partida jokatu zituen.
Erlazionatutako jokalariak


