Athletic Talks, Athletic Playren bideopodcast berria

Athletic Talks, Athletic Playren bideopodcast berria

Luis de la Fuente da solasaldi athleticzalearen atal honetako lehen gonbidatua. Athleticekin 18 urteko ibilbidea izan zuen: bi etapatan jokalari gisa, eta, ondoren, Klubeko delegatua eta entrenatzailea izan zen

Klubaren Athletic Play telebista-plataformak ikus-entzunezko eskaintza zabaltzen jarraitzen du, eta hilabete honetatik aurrera bideopodcast berri bat izango du. Bertan, egungo eta iraganeko jokalari eta entrenatzaile zuri-gorriek, baita beste sektore batzuetako athleticzale ezagunek ere, klubarekin duten harremanaz hitz egingo dute.

Programa honetako lehen gonbidatua, iaz Iribar eta Iraizozekin egindako Zurigorri Talksen lekukoa hartzen duena, Luis de la Fuente da, egungo munduko txapelduna. Galder Reguera eta Cris Garciarekin Athleticen eman dituen 18 urteak azaltzen ditu solasaldian: bi etapa futbolari gisa, lehenengoan 80ko hamarkadako lehen erdiko talde txapeldunean; entrenatzailea, bai Bilbao Athleticekoa, bai gazte mailako taldekoa, mendearen lehen hamarkadan; eta lehen taldeko delegatua, Joaquin Caparrosekin batera.



De la Fuentek egungo plantillako nazioarteko jokalariak ere definitzen ditu, azkenaldian berak deitu dituenak, eta Athleticen historiako hamaikako ideala osatzera ere ausartu da. Tituluak lortu eta lehen Gabarra atera zuen talde mitikoko ezker alboko atzelari ohiak emozioz gogoratu ditu San Mamesen izandako lehen esperientziak, aita eta anaia bazkideekin batera joaten zenean; 15 urte zituela Lezamara iritsi izana; eta talde zuri-gorriko aldageletan bizitako urte ahaztezinak, bere idolo handiarekin, Txetxu Rojo, partekatzeko aukera izan zuenak.

Athletic Talks bideopodcastaren lehen atalaz gozatu Athletic Playn.


ATHLETIC TALKS PODCASTA IKUSI – 1. atala: Luis de la Fuente