Monster Energy, Athletic Cluben babesle berria

Monster Energy, Athletic Cluben babesle berria

Edari energetikoen konpania Athletic Clubeko Official Energy Drink Partner bihurtuko da hurrengo hiru denboraldietarako

Athletic Clubek eta Monster Energyk akordio bat lortu dute hurrengo hiru denboraldietarako. Horren bidez, edari energetikoen konpania erakunde zuri-gorriaren babesle ofizial berria bihurtuko da.

Monster Energyren marka Klubaren hainbat euskarritan egongo da ikusgai, batez ere, lehen taldeetako partidetan eta San Mameseko neurketako esperientzietan. Horien artean telebistako U-a, estadioaren publizitate perimetrala eta bideomarkagailuak daude. Marka gizonezkoen lehen taldeak entrenatzen duen zelaian ere egongo da.

Hitzarmenak, halaber, Monster Energyren produktuak San Mameseko hainbat gunetan egotea aurreikusten du, baita bi erakundeen arteko lankidetzarekin lotutako hainbat ekintza ere.

2002an sortua, Monster Energy edari energetikoen marka da, nazioarteko presentzia duena eta kirol-babesletzaren eta entretenimenduaren arloan esperientzia zabala duena. Bere ibilbidean zehar, hainbat diziplinatako kirolari, talde eta lehiaketekin akordioak garatu ditu mundu mailan.

 

Athletic Clubek ez du gomendatzen adingabeek edari energetikoak kontsumitzea.