Athletic - ElcheErosi orain

Athleticek EH Txapelaren finala jokatuko du Anoetan Realaren aurka

Athleticek EH Txapelaren finala jokatuko du Anoetan Realaren aurka

Hitzordua urriaren 2an izango da, ostiralean, 19:00etan, LaLigako nazioarteko konpromisoen lehen etenaldian

Realak eta Athletic Clubek urriaren 2an, 19:00etan, Euskal Herria Txapelaren finala jokatuko du Anoetan. Denboraldiko lehen selekzioen geldialdia baliatuz jokatuko da neurketa. Etenaldiaren aurreko azken neurketa irailaren 19an jokatuko dute lehoiek, Alavesen aurka, San Mamesen. Ondorengo jardunaldia urriaren 10ean izango da, Rayo Vallecanori bisita eginda. 

Aurreko edizioan, Athletic Clubek eta CA Osasunak jokatu zuten finala Lasesarren, eta talde nafarrak 0-1 irabazi zuen. Zuri-gorriek eta gorritxoek gidatzen dute gaur egun Euskal Herria Txapelaren palmaresa, hiruna titulurekin; Realak eta SD Eibarrek, berriz, bana dute.

Finala selekzioen nazioarteko konpromisoekin batera jokatuko denez, baliteke bi taldeek deitutako hainbat jokalari gabe jokatu behar izatea. Espainiak, esaterako, Txekiaren aurka jokatuko du urriaren 3an, eta Kroaziaren aurka hilaren 10ean, Nazioen Ligan.