"Taldearen beste pauso bat da"

"Taldearen beste pauso bat da"

Edin Terzićek Elche CF taldearen aurkako lehen zatia nabarmendu du, eta taldeak horrela jarraituz gero emaitza onak lortuko direla ziurtatu du

"Emaitza eta lana bereizi nahi ditut. Uste dut batez ere lehen zatian egindako lana ona izan zela. Gehiago merezi genuen, baina berdinketa bat da etxean eta horregatik pena da", adierazi du Edin Terzićek San Mamesen Elche CF taldearen aurka lortutako berdinketaren ostean (1-1).

Kontrako golari dagokionez, Terzićek honakoa esan du: "Horrelako gol bat kontran baduzu, argi dago gutxienez bi sartu behar dituzula irabazteko, ez da dirudien bezain erraza. Asko saiatu ginen dominantzia gehiago sortzeko, baina aldea erasoan eraginkortasunean egon da. Oraindik ez gaude nahi dugun mailan, baina ziur laster egongo garela", ziurtatu du.

Entrenatzaile alemaniarrak atzerapausoa adierazten duen galdetu diotenean, honakoa adierazi du: "Ez dut uste hala denik, beste pauso bat da. Orain asteazkeneko partidarako prestatu behar gara, Levante UD taldearen aurka. Lehen minututik azkenera arte borrokatu duen talde bat ikusi dut. Horrela jarraituz gero, emaitza onak lortuko ditugu, seguru".