"Asko sinesten dut nire taldean, laster aurkituko dugu garaipenaren bidea"

"Asko sinesten dut nire taldean, laster aurkituko dugu garaipenaren bidea"

Edin Terzić, Athleticek Alavesen aurka garaipena ez lortzeagatik zapuztuta, itxaropentsu agertu da lehoien etorkizunari dagokionez

"Normala da atsekabetuta egotea gaur, baina ez bihar. Jaiki egin behar dugu. Aukerak sortu ditugu, baina kontrola gol bihurtzea falta izan zaigu. Orain, hiru asteko geldialdia dugu, eta entrenamendu-saioak ditugu aldaketa lantzeko. Erantzuna Lezaman dago eta dugun denborari etekina aterako diogu". Deportivo Alavesen aurkako derbiko emaitza garratsa izan arren, Edin Terzić konfiantzaz agertu zen bere jokalariengan. Athleticek arintasun eta zehaztasun falta izan zuen, eta entrenatzaile alemaniarrak aste hauetan zehar aldatu ahal izatea espero du: "Partida osoak egitea lortu behar dugu, jokoaren alderdi batzuk bakarrik ez menderatzea. Zapuztuta gaude ezin irabaztearekin, baina  talde honek gehiago nahi du". 

Athleticek orain agur esango die partida ofizialei hiru astez. Teknikari zuri-gorriak bere jokalariei helarazi nahi dizkien ideiak eta kontzeptuak azpimarratzen jarraitzeko denbora: "Hiru aste hauetan ezin dugu sailkapena aldatu, baina gure jarduna aldatzen eta hobetzen lan egin dezakegu. Kontzentra gaitezen alda dezakegun horretan. Asko sinesten dut nire taldean eta garaipenen bidea azkar aurkituko dugu".