Gorka Guruzeta, Athletic Talks bideopodcastaren 2. ataleko protagonista

Gorka Guruzeta, Athletic Talks bideopodcastaren 2. ataleko protagonista

Azken denboraldietako golegile nagusiak Athletic Cluben izandako ibilbidea errepasatu du, Athletic Playn esklusiban goza daitekeen solasaldi batean

Gorka Guruzeta izango da Athletic Talks bideopodcastaren bigarren ataleko gonbidatua, joan den hilean Luis de la Fuenteren presentziarekin estreinatu zen podcast ofizialean. Eduki honen emanaldi berria doan eta esklusiban ikus daiteke Athletic Playn, Athletic Cluben nahierarako telebistan, Youtuben eta Spotifyn ere eskuragarri egon aurretik.

Lehoien golegile nagusia azken hiru denboraldietan (41 gol guztira), zazpi denboraldi lehen taldean, beste bost Lezamako harrobiko mailetan, errekor historikoa Europako txapelketa gorenean (Championseko 7 partidatan Artetxek Europako Kopa zaharrean egindako 5 golen marka berdinduz), Guruzetak ez du bide erraza izan Athleticen arrakasta lortu arte.

Etxahun Gonzalezekin eta Galder Reguerarekin izandako elkarrizketan, aurrelariak bide hori jorratu du: Antiguokotik 17 urterekin Lezamara iritsi zenekoa, lehen taldearekin debuta, Bilbao Athleticekin belaunean izandako lesio larria, edo 2022an Sabadell eta Amorebietara egindako bideak, lehen talde zuri-gorrian behin betiko finkatzeko.

Ikusi Athletic Talks bideopodcastaren bigarren atala Athletic Playn (euskarazko eta ingelesezko azpitituluekin).
 
IKUSI PODCAST ATHLETIC TALKS – Ep. 2. Gorka Guruzeta