
Areso: "Gure jokoa inposatzera aterako gara Mestallan"
Areso: "Gure jokoa inposatzera aterako gara Mestallan"
Defentsa baikor agertu da Athleticen hurrengo egutegiari begira
"Bai, oso egoera deserosoa da. Taldeek jokatzen dute, eta gu ez gara 8 puntu horietatik mugitzen. Orain Valentzian bakarrik zentratzen gara eta gure jokoa hor inposatzen saiatuko gara", esan du Jesus Aresok taldea bizitzen ari den ezohiko egoeraz galdetu diotenean. Atzeratutako bi partida dira dagoeneko, eta Athleticek hurrengo egunetan jokatu beharko ditu.
Hala ere, baikor agertu da atzelaria: "Denok dugu LaLiga itzultzeko gogoa. Uste dut alde positiboa beti ikusi behar dela. Pentsa dezagun irabazi egindo dugula eta bi partida horiek errekamaran izango ditugula". Larunbateko eszenatokiari dagokionez, Aresok esan du "eszenatoki zaila dela beti", eta gainera, "entrenatzaile aldaketa" egon dela.
Besteak beste, iazkoarekin alderatuta izan duen aldaketa fisikoari buruz autokritiko agertu da prentsaurrekoan: "Fisikoki iaz ez nintzen ondo egon, baina aurten neure buruari galdetu nion: zer hobetu dezaket?, eta ahalik eta ondoen egoteko saiatu naiz".
Azkenik, Oscar De Marcos goraipatu du: "Klubak izan duen eskuin atzelari onenetakoa da, niretzat erreferente bat".
Erlazionatutako jokalariak

Erlazionatutako partidak
Valencia CF - Athletic Club


