"Merezitako puntua izan da"

"Merezitako puntua izan da"

Edin Terzić bidezkotzat jo du Athleticek Valencia CF taldearen aurka lortutako berdinketa, baina onartu du taldeak gol aukera gehiago sortu behar zituela

"Partida zoroa izan da, emozioz betea". Hala definitu du Edin Terzićek Mestallan jokatutako 2026/27 denboraldiko Ligako bederatzigarren jardunaldiko neurketa. Zuri-gorrien entrenatzailearen ustez, berdinketa bidezkoa izan da bi taldeentzat: "Merezitako puntua izan da bi taldeentzat. Atsedenaldira iritsi aurretik, jokoa ondo kontrolatzen genuela sentitu dugu, baina Mestallatik puntu batekin joatea tokatzen ziagu".

Hala ere, entrenatzaileak azaldu duenez, norgehiagokaren bilakaerak hasieran aurreikusitako plana aldatzera behartu du taldea. "Bigarren zatian, txartel hori eta lesioen ondorioz, hainbat aldaketa egin behar izan ditugu".

Terzićek aurkariaren lana ere nabarmendu du: "Jokoa ondo kontrolatu dute, eta kontraerasoan onak izan dira".

Athleticen erasoko jokoari buruz galdetuta, entrenatzaileak onartu du taldeak hobetu egin behar duela arriskua sortzeko gaitasuna: "Aukerak izan ditugu, baina ez benetako gol aukerak. Hobetu beharreko gauzetako bat da hori: gol aukera gehiago sortu behar ditugu. Denbora gehiegi ematen dugu aurkariaren arean, aurkariari jokaldia blokeatzeko eta geldiarazteko aukera emanez".