“Sentsazioak berreskuratu behar ditugu”

“Sentsazioak berreskuratu behar ditugu”

Edin Terzićek aitortu du Athletic ez dagoela espero zuen egoeran, eta Getafe CF San Mamesen hartu aurretik akatsak zuzentzearen eta konfiantza berreskuratzearen garrantzia nabarmendu du

Edin Terzić komunikabideen aurrean agertu da Lezaman, igande honetan San Mamesen Athletic Clubek Getafe CF taldearen aurka jokatuko duen partidaren atarian. Entrenatzaile alemaniarraren ustez, "taldea ez dago egon nahi duen egoeran, ezta espero zuen egoeran ere, baina lan egin behar da sentsazio onak berreskuratzeko eta garaipenaren bidera itzultzeko".

Jokoari dagokionez, Terzićek honako hau nabarmendu du: “Geure buruarengan konfiantza handiagoa izan behar dugu, eta, huts egiten badugu ere, erronka gisa hartu behar dugu. Estatistika onak ditugu: erasoa gure indargune nagusietako bat da, bai baloiaren jabetzari dagokionez, bai erdiraketetan eta azken hereneko jaurtiketetan. Falta zaigun bakarra aukera horiek gauzatzea da”.

Getafe CF taldeari buruz galdetuta, entrenatzaile alemaniarrak neurketaren zailtasunaz ohartarazi du, eta talde madrildarraren antolaketa nabarmendu du: “Erronka zaila izango da. Potentzial handia dute, eta badakigu entrenatzaileari nola jokatzea gustatzen zaion”.

Partidaren zailtasuna gorabehera, Terzić ilusioz dago taldea San Mamesera itzuliko delako. Bertan, etxean sentsazio onak berreskuratzea izango dute helburu: “Gogotsu gaude etxean jokatzeko eta gure maila hobetzeko”.