
"Oso ondo egon gara talde gisa; konfiantza hartuko dugu"
"Oso ondo egon gara talde gisa; konfiantza hartuko dugu"
Edin Terzićek Athleticen lan ona ospatu du Getaferen aurka lortutako garaipen sendoan, "irabazi beharreko partidan"
"Irabazi behar genuen partida bat zen eta horrela hasieratik erakutsi nahi genuen. Oso momentu onak izan ditugu neurketan zehar eta oso ondo egon gara talde bezala. Gure jendeari eta aurkariari erakutsi behar genien garaipena zela gure aukera bakarra. Hori da gehien gogobetetzen nauena, maila kolektiboa eta entrenatu ditugun gauzak hain ondo atera direla ikustea. Konfiantza irabazteko primeran datorkigu, horrelako partidak maizago egin ahal izateko". Athletic Clubek Getaferen aurka irabazi zuen San Mamesen eta Edin Terzić oso pozik agertu zen. Norgehiagoka erabakigarria izan da lehoientzat aurreko asteetako sentsazio txarrak uxatzeko: "Hiru puntuak beti dira onak, entrenamenduetan ere irabaztea gustatzen zait. Ziur aski, azken asteetan, irabazi ezin izateagatik pertsonarik etsituena izan naiz. Gaur oso une onak egon dira taldearentzat eta jokalari batzuen banakako mailarako. Oso pozik gaude eta horren gainean eraikiko dugu. Gaur bezala egiten badugu, une onak izango ditugu. Pauso on eta sendo bat eman dugu ".
LaLigako 10. jardunaldiak une aipagarriak izan ditu lehoientzat. Horietako bat, Imgak eta Vizcayk lehen taldearekin egindako debutak. Entrenatzaile zuri-gorriak gazteak eta haien lan guztia goraipatu ditu: "Zorionak eman nahi dizkiet. Beraiei, euren familiei, Lezamako jendeari, etab. Euren minutuak gaur ez dira opari bat, merezi dute. Aste hauetan erakutsi digute prest daudela eta asko lagunduko digute".
Erlazionatutako partidak
Getafe CF - Athletic Club


