Athletic - Real Sociedad: sarrerak →Orain erosi

Unai Simon Urrezko Baloiaren galan izango da

Unai Simon Urrezko Baloiaren galan izango da

Londresera joango da astelehen honetan, Jon Uriarte presidentea buru duen Athletic Clubeko ordezkaritza batekin batera, munduko atezainik onenaren Yashin Saria jasotzea helburu duen ekitaldira

Unai Simon Athletic Clubeko atezaina Londresen izango da astelehen honetan, France Football kirol aldizkari frantziarrak eta UEFAk antolatzen duten 70. Urrezko Baloiaren Galan parte hartzeko. Bertan, munduko atezainik onena izendatu nahi dute, eta Yashin Saria jaso, duela bi denboraldi bozkaketetan bigarren postua lortu zuen eta.

Murgiako atezainaren senideez gain, Athletic Clubeko ordezkaritza bat ere bertan izango da, London Palladium Antzokian, horien artean, Jon Uriarte presidentea eta Mikel Gonzalez Futbol zuzendari nagusia. Ezin izango da ekitaldira joan gure ikono nagusia, Jose Angel Iribar, nahi izan arren.

Simonek urte ahaztezina izan du saria eskuratzeko: Athleticekin Championsean lehen aldiz parte hartu du, Espainiako selekzioarekin Munduko Txapelketa irabazi zuen eta txapelketako atezainik onenaren Urrezko Eskularrua ere irabazi zuen, gainera, hainbat minutuz hautsi ezinaren marka gainditu zuen.

Yashin Saria irabazteko bere lehiakideak hauek dira: Raya (Arsenal), Joan Garcia (Fc Bartzelona), Courtois (Real Madril), Dibu Martinez (Chelsea), Kobel (Borussia Dortmund), Bounou (Al-Hilal), Mendy (Al-Ahli), Safonov (PS) eta Covlo-Covlo ha (Covlo-A).