Athletic - Real Sociedad: sarrerak →Orain erosi

Imgak eta Vizcayk debuta egin dute Athletic Clubekin

Imgak eta Vizcayk debuta egin dute Athletic Clubekin

Aurrelari gazteak lehen talde zuri-gorriarekin lehen minutu ofizialak jokatu dituzten 663. eta 664. jokalariak dira

Athleticek garaipen garrantzitsua lortu zuen Getafe CF taldearen aurka San Mamesen. Albiste on eta pozez beteriko neurketa honek kapitulu berri bat ere izan zuen debuten atalean. Christian Imgak eta Txus Vizcayk lehoien lehen taldearekin jokatu zituzten lehen minutuak. Gure historian debuta egin duten 663. eta 664. jokalariak dira. 

Zumarragako aurrelaria, 17 urte besterik ez dituela, Katedraleko berdegunera sartu zen Nico Williamsen ordez 68. minutuan. Denboraldian Basconiatik hasi eta irailaren 6an Bilbao Athleticekin debuta egin ondoren, Imgak lehoien artean izan zuen lehen presentzia: "Ez zait burutik joango egun hau, garaipenarekin gainera. Entrenatzaileak deitu didanean, harmaila guztia entzun dut zutik, eta inoiz baino gogo handiagoa nuen sartzeko. Taldekideek asko animatu eta motibatu naute. Hitz gabe nago".

Bestalde, Txus Vizcay partidako azken txanpan sartu zen, Iñaki Williamsen ordez, 84. minutuan. Huarteko aurrelariaren bigarren taldean egindako lan onari esker (lau gol denboraldi hasieran), Edin Terzićek zuzentzen duen taldearen erasoa osatu zuen: "Egun ahaztezina niretzat, sei urte daramatzat une honekin ametsetan, hona heldu nintzenetik. Emozioz beterik bizi dut. Urduritasuna sentitu dut, baina behin zelaia zapaldu dudanean dena izugarria izan da. Ametsa egia bihurtu da".