"Bide onetik goaz, hori da mezua"

"Bide onetik goaz, hori da mezua"

Edin Terzićek Realaren aurkako derbian lortutako garaipena ospatu du lehoien "konstantzia" azpimarratu duen partidan

"Oso pozik gaude garaipenagatik. Derbi bat irabaztea sekulako poza da zaleentzat eta behar genituen puntuak dira. Bide onetik goaz, hori da mezua". Pozik eta harro bere taldearekin. Horrela mintzatu zen Edin Terzić Athletic Clubek Realaren aurka San Mamesen jokatutako derbian lortutako garaipenaren ostean. Jokalari zurigorrien borrokan eta konpromisoan oinarritutako arrakasta, athleticzaleen bultzadarekin batera: "Oso garrantzitsua da. Gaur aurkari indartsu bat garaitu dugu, jokalari harrigarriak dituena. Askotan arriskatu dugu, baina taldea bikain aritu da eta egoera desberdinei bikain erantzun die. Presioa nola egin duen, aukerak nola sortu dituen... oso harro nago entrenatzaile gisa".

Erasoko futbol asko, baina garaipenari Unai Simonen maila bikainak ere eutsi zion. Entrenatzaile alemaniarrak munduko atezai onena txalotu du: "Norbaitek zalantzarik bazuen saria jaso duelako, partida honetan du proba. Egonkortasuna eman digu partidaren une garrantzitsuenetan, eta erabakigarria izan da puntuak ziurtatzeko".