Unai Simon, Laporte eta Nico Williams, Espainiako selekzioaren zerrendan

Unai Simon, Laporte eta Nico Williams, Espainiako selekzioaren zerrendan

Luis de la Fuentek Athleticeko atezaina, atzelaria eta aurrelaria deitu ditu UEFA Nations Leagueko Txekiar Errepublika eta Ingalaterraren aurkako partidak jokatzeko

Unai Simon, Aymeric Laporte eta Nico Williams Luis de la Fuenteren deialdian sartu dira Espainiako selekzioarekin UEFA Nations Leagueko partidak jokatzeko Txekiar Errepublika eta Ingalaterraren aurka.

Azaroaren 12an jokatuko dute lehen norgehiagoka Pragan talde txekiarraren aurka eta Riyadh Air Metropolitano zelaian jokatuko dute Ingalaterraren aurka azaroaren 15ean. 


Peio Canales, 21 urtez azpikoarekin

Peio Canales, bere aldetik, 21 urtez azpiko Espainiako selekzioaren deialdian sartu da Japoniaren (azaroak 13) eta Albaniaren aurkako (azaroak 17) partidetarako.